GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-12
«Acto para la Noche Buena» taularatuko dute

ARRASATE

Arrasateko Doke antzerki taldeak antzeztokietara eramango du, abenduaren 16an eta 17an Arrasaten eta 23an Aramaion, Pedro Ignacio de Barrutia aramaioar-arrasatearrak XVIII. mendean idatzitako “Acto para la Noche Buena” obra sonatua. Oraingo hau da arrasatear talde batek Barrutiaren antzezlana ekoizten duen lehenengo aldia.

“Acto para la Noche Buena” Arrasaten emateko idatzi zuen Aramaion 1682an jaiotako egileak. Eta obra hori da Hego Euskal Herrian euskaraz ezagutzen den lehen antzerkia. Oso gutxitan antzeztu dute, eta XX. mendean bina aldiz bakarrik taularatu zuten Arrasaten eta Aramaion. Doke antzerki taldeak abenduren 16an eta 17an aurkeztuko du obra Arrasateko Amaya antzokian, eta 23an, Aramaioko kultura etxean. Taldekideen asmoa da beste zenbait herritara ere eramatea. Doke taldea duela urte bi sortu zuten, “Eskuak elkarri” antzezpen musikatuaren ingurura bildutako zenbait lagunen ekimenez. Eta urtebete daramate bigarren obra hau prestatzen, Gasteizko Itziar Rekalde zuzendariarekin. Kideentzat oso erronka handia gertatu da, gehienak ia-ia zerotik abiatzen baitziren euren antzerki formazioari dagokionez. Ekoizpen horretarako obrak eskatzen duen musika berezia enkargatu behar izan dute Dokekoek, eta lan horretan Sabin Salaberri aramaioarrak lagundu du, bera baita abestien egilea.

Doke antzerki taldeak Arrasateko Udalaren babesa izan du lehen unetik, eta Aramaioko Udalak ere modu berezian lagundu du. Doke taldeak, bestalde, telebistarako ekoizpenaren ardura ere hartu du bere gain, eta horrela taldekideen esku geratzen da telebista formatuan, DVDn edo beste euskarrietan eskaintzeko eskubidea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El genocida no recibirá funerales de Estado y sólo será despedido con honores militares
Kirolak
«Sin compromisos, no hay apoyo»
Mundua
La UE congela parcialmente la adhesión turca
Euskal Herria
Campusetara ere heldu da presoen aldeko ekimena
Jendartea
Unicef constata que la igualdad de género es prioritaria para el progreso humano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss