GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-12
Fiskaltzak Aldaiaren auziko txostena eskatu du

MADRIL

Auzitegi Nazional espainoleko fiskalen buru Javier Zaragozak Gregorio Vicario Setien euskal preso politikoaren aurkako ahozko bistan gertatutakoa azaltzen duen txostena exijitu dio Ignacio Gordillori; hain zuzen, epaiketa horretan Ministerio Publikoko ordezkaria izan zenari.

Azaroaren 24an izandako ahozko bistan, Gregorio Vicario Setienen aurkako epaia absolutorioa suertatu zen, Jose Maria Aldaiaren bahiketan parte hartu zuela probatzerik izan ez zelako. Hala ere, Aldaia gatibu izan zuten zuloan ustez aurkitutako Setienen ADN proba aurkeztu ez izanagatik ika-mika sortu zen.

Fiskaltzaren bozeramaile Juan Moralek epaiaren aurkako ezeztatze errekurtsoa aurkeztu dutela esan zuen atzo, eta «agindu konstituzionala haustea eta proba oker ebaluatu izatea» argudiatu zuen.

Izapidetze horren ostean, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak auzi horren inguruko irizpen bat igorriko dio Auzitegi Goreneko Fiskaltzari, eta azken horrek errekurtsoa gauzatuko du.

Joan den ostiralean, epaia kaleratu zenean, Fiskaltzak ADN proba aintzat ez hartzea kritikatu zuen. Epaitegiak epaian argi azaldu duen moduan, ez Ignacio Gordillo fiskalak ezta AVTko ordezkariak ere ez zuten txostenean Gregorio Vicario Setienen ADN proba aintzat hartu. Hori dela-eta Auzitegi Nazionaleko epaitegiak ezinezkotzat jo zuen proba hori erabiltzea.

Inolako probarik ez

Gainerakoan, egun preso diren bi euskal herritarrek inkomunikatuta pasatu zituzten egunetan Poliziari egindako deklarazioak dira Gregorio Vicente Setienen aurka dituzten proba bakarrak. Epaiak ordea, deklarazio horiek, kanpoko datuek berresten ez dituzten bitartean, soilik aintzat hartu daitezkeela dio.

Auzitegi Nazionaleko fiskalek bilera izan zuten atzo arratsaldean, eta bertan azken epaiak aztertu zituzten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El genocida no recibirá funerales de Estado y sólo será despedido con honores militares
Kirolak
«Sin compromisos, no hay apoyo»
Mundua
La UE congela parcialmente la adhesión turca
Euskal Herria
Campusetara ere heldu da presoen aldeko ekimena
Jendartea
Unicef constata que la igualdad de género es prioritaria para el progreso humano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss