GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-12
«Elizaren ahots bakarra Gotzain Konferentziarena da»
Antonio Cañizares Toledoko artzapezpikuak «terrorismo auziei buruz Elizaren benetako ahots bakarra» Gotzain Konferentziarena dela adierazita eta «Espainiaren batasuna apurtzeko arrazoi zilegirik ez» dagoela esanda erantzun dio Arantzazuko frantziskotarrek urrian argitaratutako artikulu bati.

DONOSTIA

Antonio Cañizares Toledoko kardinal artzapezpikuak Euskal Herriko egoeraren gainean «Elizaren benetako ahots bakarra» Gotzain Konferentziak bere pastolaren bitartez zabaltzen duena dela ohartarazi zuen atzo Cope irrati katean. Arantzazuko frantziskotarrek urrian argitaratutako aldizkariko artikulu bati erantzuteko xedea zuten adierazpen horiek.

Arantzazuko frantziskotarrek «Normalizazioa askatasunean» izenburuko artikuluan adierazten dute Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa «ezin dela ETAk eragiten duen indarkeria armatura murriztu». Hain justu, Euskal Herriaren normalizazioa «Euskal Herriaren eta Estatu espainolaren arteko harreman politiko eta juridiko berri baten lorpenean» oinarritzen dela adierazten dute. Gainera, «euskal herritarren gehiengoak babestu beharko duen harreman berri honek ekintza politiko eta soziala ahalbidetuko duen marko justua» izan behar duela gehitu dute Arantzazuko frantziskotarrek urrian haien aldizkarian argitaratutako artikuluan.

Toledoko artzapezpikuak «Espainiako batasuna apurtzeko arrazoi zilegirik ez» dagoela azaldu zuen Cope irrati katean egindako adierazpenetan. Gainera, Estatu espainoleko batasuna «herri guztien oinarrizko onura komuna» dela adierazi zuen Cañizaresek.

Artzapezpiku horren aburuz, «Espainia osatzen duten herri guztiek Espainiako osotasunari zor diote egun izatera iritsi direna». Frantziskotarren artikuluari erantzunez, banakuntza baten atarian «Espainiako nazio lurralde osoko herritar guztiek erabaki behar» dutela adierazi zuen; frantziskotarrek, aldiz, banakuntzaren erabakiak eragiten dituen herritarrek bakarrik erabaki behar dutela diote haien artikuluan.

Toledoko artzapezpikuak banakuntza Estatu espainoleko «nazio lurraldeko zati batek bakarrik erabakitzea zilegia» dela adierazi badu ere, «moralaren kontrakoa» dela deritzo. «Espainiako errealitateak osatzen duen batasun historiko eta kulturalak dakarren onura komuna errespetatzen ez» duela uste baitu Cañizaresek.

Bestetik, Bizkaiko hainbat elizak bakearen aldeko ekimen bat egingo dute otsailaren 3an, «Zure pausoa bakerako hauspoa» lelopean. Bakearen aldeko mezua irakurriko dute bertan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El genocida no recibirá funerales de Estado y sólo será despedido con honores militares
Kirolak
«Sin compromisos, no hay apoyo»
Mundua
La UE congela parcialmente la adhesión turca
Euskal Herria
Campusetara ere heldu da presoen aldeko ekimena
Jendartea
Unicef constata que la igualdad de género es prioritaria para el progreso humano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss