GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-12-12
- Euskal Komunitateen II. Nazioarteko Txapelketa
EHPK-k sare zabala osatu du Aste Santuan jokatuko den lehiaketarako
·Argentina edo Uruguain izango da apirilaren 5etik 15era eta iazko ekimena errepikatuko da

DONOSTIA

Euskal Komunitateen II. Nazioarteko Txapelketari begira, Euskal Herriko Pilota Konfederazioak (EHPK) hurrengo hilabeteetan antolatuko dituen Euskal Herriko Txapelketak aurkeztu zituen atzo, Donostian. EHPK-k nazioarteko sare zabala garatu du mundu osoko euskal etxe eta euskal komunitateekin, eta iazko esperientzia positiboaren ostean ­nazioarteko lehia Venezuelan izan zen­, 2007koa prestatzen ari dira.

Oraindik Nazioarteko Txapelketa non jokatuko den ziurtatu gabe badago ere, Argentina edo Uruguai izango da munduko lehiaketa hori hartuko duen herrialdea antolakuntzaren beharren arabera, eta Aste Santuan jokatuko dute, apirilaren 5etik 15era. Beti gogorarazten duten moduan, EHPK-ko kideek ez dute kirol-lehia hutsean geratu nahi eta pilota berpiztu nahi dute, parte-hartzea bultzatuta eta munduko harreman berriak sortuta.

Euskal Herriko taldeak osatzeko martxan dira edo martxan jarriko dira hainbat lehiaketa. Lehen, bigarren eta hirugarren mailako gomazko gizonezkoen pala txapelketak hasiak dira, eta 78 bikotek parte hartuko dute. Emakumezkoena, urtarrilaren amaieran hasiko da eta bietan saria bidaia poltsa bat izango da Nazioarteko Txapelketa horretara joateko laguntza moduan. Horrek ez du esan nahi, ordea, irabazleek bakarrik joan ahal izango dutenik bertara. Partidak Oiartzunen jokatzen dira eta izena eman nahi duten neskek www.ehpk.com webgunean eman dezakete.

Txapelketa horiez gain, Ipar Euskal Herrian bertako Ligaren arabera osatuko dira taldeak; eta Nafarroan, berriz, Belate elkartearen bidez.

«Trabarik ez, mesedez»

Martin Ibarrak, EHPK-ko kideak, ekimenarekiko «errespetua» eskatu zion Euskadiko Federazioari . «Instituzoei babesa eskatzen diegu beste behin gure proiektua aurrera ateratzeko, edo, gutxienez, trabarik ez jartzeko. Euskadiko federazioa gure ekimenak zapuzten saiatu izan da beti, baina, hala ere, bigarrenez antolatuko dugu Nazioarteko Txapelketa. Babes instituzionalak egitura orokorra egonkortzen lagunduko liguke, kirol egitura nahiko sendotuta baitaukagu», adierazi zuen Ibarrak.

Maider Otegi pilotari nafarrak «oso aberasgarritzat» jo zuen Venezuelako esperientzia, eta «errepikatzeko prest» dagoela argi utzi zuen, «han egon ginen guztiak bezalaxe». Euskal Komunitateen Nazioarteko Txapelketak oso harrera ona izan du munduko hainbat elkarteren artean, eta euskal etxe batek baino gehiagok erakutsi du trinketean eta ezker-paretan jokatuko den lehiaketa antolatzeko nahia.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El genocida no recibirá funerales de Estado y sólo será despedido con honores militares
Kirolak
«Sin compromisos, no hay apoyo»
Mundua
La UE congela parcialmente la adhesión turca
Euskal Herria
Campusetara ere heldu da presoen aldeko ekimena
Jendartea
Unicef constata que la igualdad de género es prioritaria para el progreso humano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss