GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-12-15
EBk immigrazioaren kontra indartu nahi dituen neurrien beste 22 biktima
Europar Batasuneko (EB) estatu eta gobernuburuak Bruselan batzartuta daude immigrazioari aurre egiteko neurriak zorrozteko asmoarekin. Bitartean, tresna horien beste biktima batzuk agertu dira. Casamancetik abiatu ziren etorkinen ametsa amesgaizto bihurtu zen. Kanarietara zihoazela Polizia ikusi eta itzultzea erabaki zuten. Hondartza batean ez aurrera ez atzera geratu ziren, ur eta janari gutxirekin eta hotz handiarekin. Hogeita bi hil ziren.

DAKAR-BRUSELA

Hogei pertsona baino gehiago hil ziren joan den asteazkenean Afrikako mendebaldeko kostaldetik Kanariar Uharteetara iritsi nahian, Yoffeko “Le Matin” egunkariak jakinarazi zuenez.

Casamancetik ­Senegalen menpeko lurralde independentista­ abiatu zen itsasontzia, dozenaka pertsona barruan zeramatzala. Haien helburua Kanariar Uharteetara iristea zen. Marokoko kostaldera helduta, baina, Frontexeko segurtasun indarrekin egin zuten topo eta haiengandik ihesi etxera itzultzea erabaki zuten, bizirik irten zirenek “Le Matin” kazetari jakinarazi ziotenez. Frontex Estatu espainolak sortutako Polizia taldea da eta itsasotik doakion etorkinen jarioa murriztea du helburu. Europar Batasunaren babesa du eta batzuetan Afrikako gobernuena ere bai, Senegalgoa kasu.

Itzuleran, ez atzera ez aurrera gelditu ziren Yoffen, Dakartik gertu dagoen hondartza batean. Casamancetik abiatu zirenetik bederatzi egun igaro ondoren, itsasontziko jana eta edaria eskasa zen, eta hotzari aurre egiteko estalkirik ere ez zeukaten. Egoera larri horren ondorioz, 22 bidaiari hil ziren.

EBk Afrikako mendebaldean Frontex operazioa martxan jarri zuenetik etorkin gutxiago saiatzen da Estatu espainolera itsasoz iristen. Baina saiatzen direnek hiltzeko askoz arrisku handiagoa dute.

Hala ere, Bruselan egun biotan elkartuta dauden estatu eta gobernuburuek «arrakastatzat» jotzen dute Frontexen ekimena eta oraindik gehiago indartzeko asmoa dute.

Finlandiako Presidentetzak gailurrerako prestatu duen immigrazioari buruzko egitasmoan polizia neurriak dira nagusi. Horretaz gain, Afrikako gobernuekin negoziatzen jarraituko dute Europara heltzea lortzen duten etorkinak har ditzaten. Horren truke, EBko estatuek diru-laguntzak eskaintzen dizkiete Afrikako gobernuei. Horretaz gain, paperik gabekoek lanik ez egiteko neurriak ere zorroztu nahi ditu EBk.

Helburu nagusia, baina, estatu kide guztiek immigrazioari buruzko politika bateraturantz urratsak egitea da.

Iritzi bateratua nahi dute, halaber, beste herrialdeei EBko ateak zabaltzeko irizpideak jartzeko. 2004ko maiatzean, Europako ekialdeko hamar herrialde sartu zirenean, europar «zahar» ugariri zalantzak sortu zitzaizkien. Batzuen ustez, horrek ekarri zuen Europako Konstituzioaren gainbehera, frantsesek eta holandarrek ezezkoa eman ziotenean.

Gaur arte Bruselan batzartutako buruzagiek, EB hedatzeko garaian, herritarren iritzia aintzat hartzeko konpromisoa hartu zuten. Turkiaren hautagaitza da horretarako esanguratsuena. Europar askok ez du begi onez ikusten gehiengoa musulmana duen herrialde bat EBko kide izatea, eta gobernu batzuek hori baliatu nahi dute beren uzkurkeria zuritzeko. Alemania eta Austria estrategia horren eredu dira.

Zalantzak zalantza, Errumania eta Bulgaria EBra sartuko dira 2007. urtearen hasieran. Atzo «ongietorria» egiteko jaialdia egin zuten Bruselako kaleetan, tarta erraldoi eta guzti. Bi herrialdeokin, EBko bosgarren hedapena izango da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Emplazamiento sindical a Zapatero
Euskal Herria
Siete sindicatos vascos acusan a Zapatero de negar a este pueblo una salida democrática
Euskal Herria
Acuerdo presupuestario entre el tripartito y el PSE
Ekonomia
Condena comunitaria al Estado español por no recuperar ayudas de vacaciones fiscales
Kultura
«La forma de pensar» de Oteiza al descubierto
Kirolak
De tres en tres, dieciseisavos otra vez
Euskal Herria
El fiscal pide el archivo del «caso Egunkaria» porque no hay pruebas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss