GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-12-15
Patxi Salaberri - EHUko irakaslea
Bruselako azak bolognar eran

Teorian behinik behin, hezkuntza arloko berrikuntzek gizarte-hausnarketa sakonaren ondorio izan beharko lukete ezinbestean, lehenago edo geroago, gehiago edo gutxiago, zuzen edo zeharka, guztiok ukitzen gaituen eta guztion interesak ukitzen dituen gai larria baita.

Erantsi beharrik ez da derrigorrezkoak beharko liratekeela hausnarketa-eztabaidak hezkuntza arloan diharduten erakundeetan eta, areago, bertako kideen artean. Derrigorrezko, zeren eta, dagozkien ardurak gora-behera, hezkuntzak berezko uste dituen ontasunen linboan murgilduta daudenei maizegi ahaztu egiten baitzaie hezkuntza hori bera eta, ondorioz, i(ra)kaskuntza-sistemen mantentze, egokitzapen, erreforma edota berrikuntza guztiak botere-erlazioen jarduera huts direla (bai, horrela, sinple bezain gordin: botere-erlazioen jarduera huts). Eta, noski, justu interesatuen beharko luketenak lasai asko gera daitezke behiak trenari so bezala, harritu aurpegiarekin, gehiegi pentsatu gabe eta hitzik ere esan gabe asepsia ziurtatua omen duen putzu horretan barneratzerakoan.

Ezkutuan zein agerian, hezkuntza planteamenduetan gizartean nagusi den botere-egitura (alferrikakoa litzateke haren izaera ekonomikoa azpimarratzen hastea) islatzen da beti. Hezkuntza sistemak, oro har, berau sustatzen duen gizartearen balio ekonomiko-ideologikoak finkatzea du xede eta, horren karietara eta horretarako hain zuzen, jokatzen du jokatzen duen bezala. Transmititzen dituen jakituria, ezagutzak eta balioak botere-egiturari interesatzen zaizkionak ohi dira. Erabiltzen dituen bitartekoak, jartzen dituen oztopoak eta zigorrak edota ematen dituen erraztasunak eta sariak lotuegi daude betiere botere-interesekin. Eta garatzen dituen pedagogi ereduak berak ere botere-formen isla baino ez ohi dira.

Beraz, hezkuntza-erreforma sakonen aurrean ere (eta datorkigun unibertsitate-sistemarenaz jardun genezake oraingoan) ez dirudi sobera dagoenik hainbat galdera egiten hastea, hots, zein helburu (ekonomiko, ideologiko, politiko) lortu nahi den argitzea; ea «goitik» planteatzen den helburua («Europako unibertsitate esparruaren helburua honakoa dugu: Europako unibertsitate batean ikasi duen edozein ikasle edo pertsonaren ikasketak aitortuak izatea Europako edozein herritan», dio Konbergentziari segitzen dion eskuliburuak) hain bakarra den kuestionatzea; zein egitura mota (hierarkizatua, hierarkizatuagoa, enpresariala...) baliatuko duen itauntzea; zer, nork eta nori irakatsiko dion galdetzea (eta hau ez da irakaskuntza-zamaren banaketa kontua); zein hizkuntzatan (zentzu metaforikoan eta errealean) eta zein terminologiarekin («lehiakortasuna», «bezeria», «kudeaketa»...); zeri emango zaion zientziaren estatusa eta zeri, nola esango, zientzien osagarri edo bernizadurarena; zer-nolako ikerkuntza-lerroak bultzatuko diren eta zeintzuk, berriz, alboratuko; zer-nolako parte-hartzea izango duten gizarteak eta hezkuntza-sistemaren kideek diseinuan eta kudeaketan, edo, bestela esanda, zein botere mota izango den benetan eskema orokorraren zutabeak (ideologikoak, ekonomikoak...) ezarriko ditu- ena, etab. Eta, azkenik, erreforma jaso beharko duen euskal mundua dela-eta, ez dirudi kalterik egingo liokeenik hemengo gizarteak izango (ez) duen parte-hartzeaz eta euskarak izango (ez) duen presentziaz ere zertxobait hausnartzeak.

Madrilek bolognar eran prestatu bruselatxoak irensten hasi baino lehenago mahairatu behar(ko) ziren galderak eta abiapuntuak baino ez, ikusten denez. Besteak beste, indigestio arazorik izan ez dadin gero.

(Beren balioa laster galduko zuten oharrak izan zitezkeela pentsatu arren, idatzi zirenetik urte eta erdira igortzen dira orain prentsara, ustez, eta tamalez, kadukatu gabe). -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Emplazamiento sindical a Zapatero
Euskal Herria
Siete sindicatos vascos acusan a Zapatero de negar a este pueblo una salida democrática
Euskal Herria
Acuerdo presupuestario entre el tripartito y el PSE
Ekonomia
Condena comunitaria al Estado español por no recuperar ayudas de vacaciones fiscales
Kultura
«La forma de pensar» de Oteiza al descubierto
Kirolak
De tres en tres, dieciseisavos otra vez
Euskal Herria
El fiscal pide el archivo del «caso Egunkaria» porque no hay pruebas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss