LOU erreformatzea onartu dute Madrilen
MADRID
Madrilgo Diputatuen Biltzarrak Unibertsitateen Lege Organikoaren LOU erreforma onartu zuen atzo, eta 189 aldeko boto eta kontrako 132 jaso zituen. Hartara, Senatura bidaliko dute orain legea, ondoren Parlamentu espainolak azken hitza eman dezan.
Atzoko baiezkoaren aurretik, hainbat emendakin aurkeztu zituzten talde parlamentarioek. Horien artean, zenbait taldek hizkuntza koofizialak jakitea ikasleak unibertsitatean sartzeko eta irakasleek bertan lan egiteko ezinbesteko baldintza modura ezartzea eskatu zuten. Horren harira, botere publikoek eta unibertsitateek «hizkuntza koofizialen jakintza bultzatzeko» neurriak hartuko dituztela zehaztuko du legeak, baina ez gehiago.
Onartutako beste emendakin baten arabera, baldintza sozioekonomikoak eta «bestelako faktoreak» aintzat hartuko dituzte Estatu espainol guztian bekak eta bestelako laguntzak jasotzeko «aukera berdintasuna» bermatzeko.
|