Immigrazioa eta hizkuntza aztertu dituzte UEUk eta UEMAk
EIBAR
Etorkinen integrazioa alor kulturalera eta linguistikora zabaltzearen garrantziaz hausnarketa egin zuten atzo Eibarren izandako “Inmigrazioa eta hizkuntza politika udalerri euskaldunetan” jardunaldietara joandako 70 profesional inguruk. UEMAk eta UEUk antolatu zuten atzoko saioa, eta, besteren artean, immigrazioaren fenomenoa Euskal Herrian nolakoa den, ikasle etorkinak nola euskaldundu daitezkeen eta bertako eta Kataluniako esperientziak aztertu zituzten. Sarrerako hitzaldian, euskararen etorkizunean etorkinek duten garrantzia nabarmendu zuten, baita administrazioak eta gizarteak, oro har, horien integrazio osorako daukaten ardura ere.
|