GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-15
Euroagindua aplikatu, eta Bert Madrilera entregatu dute
Estatu frantsesean zigor osoa bete ostean, euroagindua berriz aplikatu eta Fernando Bert donostiarra atzo entregatu zuten Madrilera. Kaleratze data azaroaren 9a zuen arren, erredentzioak kendu zizkioten eta kaleratze data azaroaren 24ra atzeratu zuten. Tarte horretan, Madrilek euroagindua aplikatzeko eskatu zuen eta onartu egin zuten.

MADRIL

Fernando Bert euskal preso politikoa entregatu zuen atzo Estatu frantsesak, eta, modu horretan, beste behin ere euro- agindua aplikatu zuen. Tolosatik (Estatu frantsesa) hegazkinez entregatu zuten Madrilera agintari frantsesek.

Auzitegi Nazional espainolak joan den azaroaren 13an eskatu zuen Berten eta Oier Gonzalez Muret-Seysses-en harekin batera preso zegoen durangarraren aurkako euroagindua. Neurria aztertzeko, Tolosan egin zuten epaiketa, eta azaroaren amaieran, euroagindua baimentzen zuen epaia eman zuten.

Donostiako bizilaguna den preso elgoibartarra 2002ko azaroan atxilotu zuen Polizia frantsesak, eta, hainbat espetxe ezagutu ondoren, atzo arte Muret-Seysses kartzelan eduki dute gatibu.

Bert 2005eko urrian epaitu zuten Parisko Auzitegian, eta Estatu frantsesean bizitzea debekatu eta bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten.

Behin zigorra beteta, Estatu frantsesak azaroaren 9ko data ezarri zuen Bert kanporatzeko, baina ondoren, erredentzioak kendu zizkioten, eta data hori azaroaren 24ra atzeratu zuten.

Baina Estatu espainolak egindako euroagindu eskaera Parisek onartu zuenez gero, ez zuen, aurrez ikusita zegoen moduan, azaroaren 24anBert kanporatu, eta horren ordez, Auzitegi Nazional espainolaren esku utzi dutedonostiarraatzo eginiko estraditazioan.

Kanporaketari aurre egiteko eta torturatua izateko arriskua zuela salatzeko, bi gose-greba egin ditu presoak. Lehenengoa urriaren 16an hasi zuen, eta hilabete bereko 25ean bukatu. Azaroaren 6an berriro ekin zion gose-grebari neurri hori salatzeko, eta Oier Gonzalez eta Karlos Subijana lagun izan zituen protestan; izan ere, haiek ere Muret-Seysses-en daude preso. Astebete igaro ostean, Estatu espainolak haren kontrako euroagindu eskaera egina zuela jakin zuenean, baraualdia utzi zuen Bertek.

Askatsunak gogor gaitzetsi zuen kanporaketa, baita euroagindua bera ere. Honakoa adierazi zuen: «Espainiak eta Frantziak, eskuz esku, euskal preso politikoak bizi osorako eta bizi baldintza okerrenetan espetxean izateko estrategiari erantzuten dioten gerra auzitegi eta espetxe politiken ondorioa da».

Beren herritarra aska dezatela exijitzeko, Elgoibarren 30 lagun mobilizatu ziren iluntzean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Emplazamiento sindical a Zapatero
Euskal Herria
Siete sindicatos vascos acusan a Zapatero de negar a este pueblo una salida democrática
Euskal Herria
Acuerdo presupuestario entre el tripartito y el PSE
Ekonomia
Condena comunitaria al Estado español por no recuperar ayudas de vacaciones fiscales
Kultura
«La forma de pensar» de Oteiza al descubierto
Kirolak
De tres en tres, dieciseisavos otra vez
Euskal Herria
El fiscal pide el archivo del «caso Egunkaria» porque no hay pruebas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss