Avironek itxura ona eman nahi du Bristolen zelaian
BAIONA
Avironek European Challengeko norgehiagoka jokatuko du gaur arratsaldean Bristolen zelaian, 19.45etik aitzinera. Baionarrek Ingalaterrako Ligako lehen sailkatuaren aurka jokatuko dute, eta partida on bat egin, eta itxura ederra ematea izango da euskaldunen helburu nagusia.Oraingoan, Avironek normalean aritzen diren jokalari gehienak eraman ditu Ingalaterrara, eta datorren asteburuko Ligako partidarako probak egin nahi ditu entrenatzaileak. Izan ere, lehiaketa honetan ez baitu aurrera egiteko ia aukerarik. Baionakoen deialdia honako jokalari hauek osatuko dute: Usandizaga, Coetzee, Lapresti, Tomuli, Laurent, Hegi, Linde, Tewhata,Bergez, Marmouyet, Deen, Baget, Massabeau, Tilloles, Pez, Fraser, Iñigo, Dourthe, Vermis, Ngog, Barbarien, Lhande eta Thierry.
|