GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-12-15
Miel MINDEGIA | Aizkolaria
«Azken urte hauetan izan dudan gorputzaldirik onena daukat»
Miel Mindegia gorputzaldi onarekin dago datorren igandeko apusturako. Eskuko hatz batean izan dituen arazoak ez zaizkio erabat osatu, baina bera animo handiekin dago. Badaki lan zaila izango duela, baina garbi dauka Olasagastik ere horrela izango duela. Enborrak ere puntakoak ez omen ditu eramango, baina txar horietakoak ere ez.

Miel Mindegia gogoz dago igandean Tolosan Olasagastiren aurka jokatuko duen apusturako. 57 urte izan arren, sasoiko dagoela dio berak, eta apustua bereganatzeko itxaropen osoa dauka.

­Zer moduz zaude igandeko apusturako?

Ongi, prestatzen ari naiz eta animo dezenterekin nago.

­Eskuko hatz batean arazoak izan dituzu azkenaldian. Osatu al zara?

Oraindik ez nago erabat osatuta, nabaritzen dut hor oraindik zerbait badagoela, baina dena dela, nahiko ongi moldatzen naiz.

­Apustua egin eta denbora gutxira jokatuko duzue. Lehendik ere ongi prestatuta zeundeten seinale da hori, ezta?

Bai, bai. Euskal Herriko eta Nafarroako txapelketak izan dira bata bestearen atzetik jarraian, eta hiru edo lau hilabetetan ari ginen prestatzen. Lehendik ere beti zaintzen aritzen gara, eta lehiaketa horiek ongi etorri zaizkigu apustu honetarako.

­Nafarroako txapela irabazteak animo dezente emango zizun, ezta?

Bai, bai, dudarik gabe. Lehendik ere nire burua nahiko ongi ikusten nuen, eta Nafarroako finala baino lehen bota nuen desafioa. Gero, finalean, aurrez pentsatzen nuena baieztatu zen, eta apustu on bat jokatzeko moduan nengoela iruditzen zitzaidan, eta hortik egin dut desafio hau.

­Desafioa bota zenuenean, Larretxea eta Nazabal baztertu zenituen.Gainerako edozeini jokatzeko prest zeundela iragarri zenuen, baina gehienok Olasagastiri zuzendutako apustua zela ulertu genuen. Horrela al zen?

Ez ez, denentzat zen. Uste dut zuek zirikatu zenutela Olasagasti, eta egia da hor onena ere bera izango zela, baina gazteak ere bazeuden, eta denentzat nengoen irekita. Azkenean, ordea, bera mindu zen, eta bera etorri zen apustua jokatzera.

­ Gero, Olasagastik bota zizun desafioan, 36.000 euro jokatu nahi zituen dirutan, baita sarreren dirua ere. Asko zen hori, ezta?

Bai, bai, hasieran ni ikaratu ere egin nintzen. Nik uste dut apustu batean jokatzeko diru gehiegi zela hori, eta nik garbi neukan baldintza horietan ez nuela jokatuko. Diru gutxiago jokatuta apustua egiteko modua baldin bazegoen, aurrera, bestela ez. Azkenean, beraiek ere kantitatea jaitsi zuten, eta apustua egin ahal izan genuen.

­Azkenean, 18.000 euro jokatzen dituzue dirutan. Hori ere ez al da asko?

Bai, diru asko da. Galtzeko ikaragarri da. Irabazteko akaso ez da gehiegi izango, baina horrela egin genuen. Hasieran nik ez nuen horrenbeste diru jokatzeko asmorik. 6.000 eta 12.000 euroren artean jokatu nahi nituen, baina berak oso goitik etorri ziren, eta azkenean hortxe geratu da.

­Lan hau zure gustutakoa al da?

Bai, ez da txarra. Lanerako ez da lan motza, baina jendeak ikusteko polita izango dela iruditzen zait. Azkenaldian egin diren desafioetako lanik handienetakoa izango da, eta ikustera joan nahi duena saio polit baten testigu izango dela iruditzen zait.

­Gogoan al dituzu zenbat joko egin dituzun?

Datu hori behin ere ez dut kontuan hartu, baina asko izango dira. Aurten beteko dira 39 urte lehenengoa egin nuela, eta ordutik asko izan dira, baina ezin dut zehazki zenbat izan diren esan, ez baitakit.

­Tarte horretan belaunaldi askorekin aritu zara lehian, ezta?

Bai, lau behintzat bai. Hasieran gure aurrekoekin neurtu nintzen; besteak beste, Polipasorekin neurtuta nago. Gero, nire garaikoekin, Mendizabalekin, Arria anaiekin... Ondorengoekin ere bai, Olasagasti, Arrospide eta Larretxearekin, esaterako. Eta atzeragoko belaunaldi- koekin ere neurtuta nago, besteak beste, Arria II.aren semearekin.

­57 urte dituzu, baina oraindik sasoiko zaude.

Bai, bai. Normala den moduan, ez naiz lehengoa, baina azken urte hauetan egon naizen ondoen nago aurten. Hala ere, ez nago nire sasoirik onenean bezala, bestela lan handiak emango nituzke. Orduko markak hor daude, ikusi eta ondu nahi dituenarentzat. Erlojuak eta neurriak berak baitira.

­Jendeak ez du faboroto garbitik ikusten. Zuk ere ez?

Ez, ez, nik uste dut dirua jokatu nahi duenak itsu-itsuan jokatu beharko duela, nik ez baitut faborito garbirik ikusten. Nik azken zortzi bat urteetan harrapatu dudan gorputzaldirik onena daukat, eta bera ere ongi dagoela ematen du.

­Igandean hasiera bizia izango da, ezta?

Horrela uste dut. Olasagasti ihes egiten saiatuko da, baina ez dut uste erraz ihes egingo didanik.

­Zuk plazaratu behar dituzun enborrak nolakoak izango dira?

Enborrak etxe inguruan ditut, eta erabakita daukat. Ez dut enbor gozoak bilatzeko aukerarik izan. Bi edo hiru lekutan ibili naiz bila, baina ez nituen topatzen, eta azkenean zeudenekin konformatu behar. Beretzat txarrak badira, niretzat ere hala izango zirela pentsatu nuen, eta aurrera. Enbor onak ez dira izango, baina ezta txar horietakoak ere.

­Olasasgastik dio irabazten duenak 55 minuturen azpitik moztuko dituela enborrak. Zuk zer diozu?

Ez dabil gaizki, nik ere tarte horretan ibiliko garen itxaropena daukat.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Emplazamiento sindical a Zapatero
Euskal Herria
Siete sindicatos vascos acusan a Zapatero de negar a este pueblo una salida democrática
Euskal Herria
Acuerdo presupuestario entre el tripartito y el PSE
Ekonomia
Condena comunitaria al Estado espańol por no recuperar ayudas de vacaciones fiscales
Kultura
«La forma de pensar» de Oteiza al descubierto
Kirolak
De tres en tres, dieciseisavos otra vez
Euskal Herria
El fiscal pide el archivo del «caso Egunkaria» porque no hay pruebas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss