GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-12-15
Aitzakiarik ez datorren iganderako pilota aukeraketak luze jo arren
·Irujok pilota biziagoak nahiago izan ditu eta Barriola astunagoak aukeratu ditu

DONOSTIA

Dena prest dago Lau eta Erdiko final nagusia jokatzeko. Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak atzo hautatu zituzten iganderako pilotak Gasteizko Ogetan eta, adierazi zutenez, biak pozik gelditu ziren saskian aurkitutako materialarekin.

Pisu bertsukoak dira Punpako lau pilotak. Irujok hartutako biek 103,3 gramoko pisua eman zuten; Abelenek, berriz, 103,4 eta 103,5 gramokoa. Bitxikeria moduan aipatu behar da, ligaxkako partidan aukeratutako materialaren justu kontrakoa hautatu dutela finalerako bi nafarrek. Iruñean jokatu zen norgehiagoka hartan, Irujok motelagoak nahiago izan zituen eta Barriolak biziagoak; atzo, aldiz, Leitzakoak pilota astunagoak hartu zituen eta Irujok mugitzen errazagoak.

Irujo izan zen aukeratzen lehena eta zeukan denbora osoa agortu zuen. Juan Angel aitarekin probak egiten zebilela aurpegi arraroren bat ere jarri zuen eta Olaizolaren kontrako partidan goizuetarraren pilota batekin izandako kexak etorri zitzaizkigun burura bati baino gehiagori frontoian.

Baina ondorengo adierazpenetan, iberotarrak pilotekin «oso pozik» geratu zela esan zuen. Bere aita eta botileroak ere ez zuen batere kexarik azaldu saskian aurkitutakoarekin: «Pilota guztiak oso onak ziren eta horregatik pasa dugu hainbeste denbora bi onenak aukeratzen».

Buruz Buruko txapeldunak, bide batez, pilota aldaketa azaldu nahi izan zuen. «Nik pilota astunagoak hautatu nituen, baina partidan sartuta bereekin askoz ere gusturago ibili nintzen. Ordutik beste material klase bat hartzen hasi nintzen eta ongi irten zait. Horregatik, ez naiz orain aldatzen hasiko, antzeko materialarekin jarraituko dut», azaldu zuen Irujok.

Azpitik, zaila

Abel Barriolak denbora gutxiago behar izan zuen bere bi pilotak aukeratzeko. Joxe Antonio Olaetxearekin batera, 10-15 minutu baino ez zituen eman materiala probatzen eta zer nahi zuen oso argi zuela ikusi genuen Ogetako kantxan.

«Bereak baino pilota astunagoak dira nireak, azpitik ibiltzen direnak. Horixe izango da nire jokoa, baina frontoi honetan ez da batere erraza pilota azpitik ibiltzea. Hala ere, Irujok pilota klase guztiekin jokatzen du ongi. Baina gaur da piloten inguruan iritzia emateko eguna eta ni pozik gelditu naiz», argitu zuen Leitzako atzelariak.

Harmailetako giroari dagokionez, 110 bat pertsona bildu ziren atzo Ogetan aukeraketa jarraitzeko, beste zenbaitetan baino gutxixeago. Dirua bikoiztuta irtengo da Irujoren alde eta sarrera guztiak saldu dira, 2115 gutxi gorabehera.



«Triplete... jugaré como si fuera mi primera final del año»
A.A.

DONOSTIA

Juan Martínez de Irujo se presentó en la improvisada sala de prensa del Ogeta con muchísimas ganas de que llegue la final del domingo. «Voy por días. A veces estoy nervioso, intranquilo, y otras veces mucho más pausado. Lo importante es que hoy he estado 15 minutos peloteando y me he quedado con ganas de pelota. De aquí en adelante me voy a aislar del entorno», declaraba el de Ibero.

Irujo admite que Barriola tiene «más experiencia» en el Cuatro y Medio, pero no cree que eso influya en el partido. «Yo tengo que hacer lo mi juego. Sacar bien, intentar dominar el tanto y, cuando toque, saber sufrir. Abel le imprime mucha velocidad a la pelota y cualquiera de los dos puede ganar la final», opina.

Sobre su mejoría en la distancia, el navarro admite que en el Cuatro y Medio se divierte «pocas veces», porque «el ritmo es muy rápido y no tienes tiempo para coger oxígeno». De todos modos, es consciente de que tiene «una buena oportunidad» para ser el primer pelotari en ganar las tres txapelas en el mismo año.

Además, el del domingo puede ser el primer título que se adjudique Irujo con su padre de botillero. «Estoy a gusto con él. Le animé yo y me dice las cosas claras. Me hace ilusión ganar con él, me da mucha confianza y creo que me puede ayudar», señaló Juan.

Por último, preguntado por la posible celebración, Irujo cifró en «unos 80» las personas que se reunirán el domingo para cenar después del partido. No está mal para un pueblecito como Ibero.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Emplazamiento sindical a Zapatero
Euskal Herria
Siete sindicatos vascos acusan a Zapatero de negar a este pueblo una salida democrática
Euskal Herria
Acuerdo presupuestario entre el tripartito y el PSE
Ekonomia
Condena comunitaria al Estado español por no recuperar ayudas de vacaciones fiscales
Kultura
«La forma de pensar» de Oteiza al descubierto
Kirolak
De tres en tres, dieciseisavos otra vez
Euskal Herria
El fiscal pide el archivo del «caso Egunkaria» porque no hay pruebas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss