GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-12-22
Indiako lurralde batean gosete egoera aldarrikatu dute
«Iraultza berdea» izan beharrean, «gosete kronikoa» dute Indiako Maharashtra estatuko mila herrixkatan. Bertako agintariek laguntza eskatu diote New Delhiko Gobernuari, baita lehorte egoera aldarrikatzeko ere, nekazariek lortu dituzten etekinak inoiz baino eskasagoak baitira. Gainera, eskualde horietan uholdeak ere izan dituzte, paradoxikoa bada ere.

NEW DELHI

Zein urrun dagoen agintarien propaganda herritarren arazoetatik. Indiako Gobernuak behin eta berriz agindu du bere «iraultza berdearekin» gosea konponbidean jarriko zuela, eta ate guztiak zabaldu dizkie produktu transgenikoak saltzen dituzten konpainia multinazionalei. Maharashtra estatua da politika horren porrotaren adierazlerik garbiena.

Maharashtrako Gobernuak atzo hartu zuen gosete egoera aldarrikatzeko erabakia. Thane eskualdeko 974 herrixkatan gertatzen ari denak eragin du agintarien erabakia, PTI agentziak emandako informazioaren arabera.

Maharashtrako agintariek New Delhiko Gobernuari eskatu diote laguntza. Baita lehorte egoera aldarrikatzeko ere, Thaneko nekazariak jasaten ari diren egoerak horretarako behar diren ezaugarriak betetzen ditu-eta: ereindako akre (4.050 metro koadroko azalera) bakoitzeko, errupia erdiko (euro zentimo bat) etekinera ez iristea.

Vidarbha Maharashtra estatuan dago. Transgenikoen aldeko politika ofizialak oso egoera negargarrian utzi ditu nekazariak eta bertako suizidio indizea ikaragarria da: 1.920 nekazarik egin duten beren buruaz beste 2001etik hona, ia 800ek azken urte eta erdian. Aurten kotoi uzta oso eskasa izan da eta Maharashtrako Gobernuak, orain arte produkzio osoa erosten zuenak, politika aldatu du eta ekoizleek kotoia askoz merkeago saldu behar izan dute.

NDTV telebista kateko kazetariek bertako nekazariekin eman zuten asteazken gaua, erosleen zain. Hondamendiaren hasiera ikusi dutela esan dute kazetariek, eta aurki herritar asko hil egingo dela.

Lehortea eta uholdeak

Eskualde batzuetan, uholdeekin hasi ziren arazoak, uzta alferrik galdu baitzen. Ondoren, lehortea. Orain, heriotza.

Indiak eskaintzen dituen datu makroekonomikoek ­urtean ia %10eko hazkundea­ eguneroko sufrimendua ezkutatzen dute, baina hazkunde hori ez da iristen nekazari eremuetara.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baserritar jantzi ziren hiriburuak
Ekonomia
Bruselas acuerda una «veda» en la que permitirá capturar anchoa en plena costera
Mundua
Un infarto mata al presidente de Turkmenistán y se abre una crisis
Kultura
Michel Duvertek irabazi du aurtengo ohorezko Euskal Kultura saria
Euskal Herria
Batasuna acusa de mentir a «los que dicen que el proceso va bien»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss