GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-22
Michel Duvertek irabazi du aurtengo ohorezko Euskal Kultura saria

BAIONA

Zazpigarren aldiz banatu zituzten atzo Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Herriko Etxeak Euskal Kultura sariak. Ohorezko saria Mikel Duvertentzat izan zen urteetan euskal kulturari buruz egindako ikerketa eta idatzitako liburuengatik. Urtero gazteen eskutara joaten den Euskal kultur saria aurten Zoé Brayri eman zioten Txingudin mugaz gaindiko euskal sentimenduaz idatzitako tesiarengatik. Azkenik, sari berezia Denis Laborderentzat izan zen bertsolaritzari bu- ruz idatzi duen liburuarengatik. Aurten dokumentalen saria ez ematea erabaki du epaimahaiak, aurkeztu dituzten lanak ez zutelako kalitate nahikorik.

Aurtengo hiru sarituak Baionakoak direla nabarmendu zuen Jean-Claude Larronde Eusko Ikaskuntzako presidenteak. Duvert eta Laborde jaiotzez baionarrak dira, eta Bray, aldiz, Florentzian bizitzen egon eta gero, Lapurdiko hiriburura etorri da bizitzera.

Eusko Ikaskuntzako presidenteorde Maite Lafourcadek Mikel Duverten lan handia goraipatu zuen. Berez biologia doktorea den Duvertek erretiroa hartu zuenetik euskal gizartearen eta kulturaren alderdi ezberdinez idatzi duen liburu andana nabarmendu zuen. Saritua Sara, Azkaine eta Ainhoa artean mendiaren antolakuntzari buruzko lan bat ari da egiten orain.

Zoé Bray gazteak emozio handiarekin eskuratu zuen Euskal Kultura saria “Barrerak eta identitateak Euskal Herriko muga frantses-espainolean” ingelesez idatzi tesiagatik. Txingudiko badian urtebetez ikertzen egon eta gero egindako lana da hori.

Denis Labordek irabazi zuen sari berezia bertsolaritzari buruz frantsesez idatzi zuen «Mementoaren oroimena» liburuagatik. Lan horri buruz Xabier Elosegik honakoa aipatu zuen: «Euskal Herrian barna egindako ibilaldi bat da».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baserritar jantzi ziren hiriburuak
Ekonomia
Bruselas acuerda una «veda» en la que permitirá capturar anchoa en plena costera
Mundua
Un infarto mata al presidente de Turkmenistán y se abre una crisis
Kultura
Michel Duvertek irabazi du aurtengo ohorezko Euskal Kultura saria
Euskal Herria
Batasuna acusa de mentir a «los que dicen que el proceso va bien»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss