GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-22
«Eragon», fantasian murgiltzeko liburua, euskaraz ere badago
·Christopher Paoliniren trilogiaren lehen lanaren bertsioa Fernando Morillok egin du

Fernando Morillo azpeitiarrak euskaratu du AEBetan sekulako arrakasta lortu zuen Christopher Paolini idazle gaztearen «Eragon» liburua, trilogia baten lehen zatia ­zinemara ere eraman dena­. Elkarrek plazaratu du 576 orrialdez osatu fantasiazko istorioa, eta 23,95 euroren truke eskura daiteke. Bertan «Alagäesia» lurralde magikora hurbilduko da irakurlea.

DONOSTIA

Dragoiz, aztiz eta heroiz betetako istorioa da Christopher Paoliniren “Eragon” liburua. Idazleak, hain zuzen, fantasia eta zientzia fikzioa maite izan ditu beti, eta hamabost urterekin Bigarren Hezkuntzako ikasketak bukatu ostean ekin zion hori idazteari. Hemeretzi urte zituela, aldiz, AEBetan salduenetako bat izatera iritsi zen liburua.

“Oinordekotza” izeneko trilogiaren lehenengo zatia da, eta “Eldest” liburua da bigarrena. Paolinik hirugarren lana idazten dihardu gaur egun.

Bien bitartean, baina, Elkar argitaletxeak lehenengo zatiaren euskarazko edizioa kaleratu berri du, Fernando Morillok egindako itzulpenaren bidez.

«Esperientzia ezberdina izan da ­aitortu du azken horrek­, orain arte egilea ni izan naizelako, eta beste egile baten lana, zer egiten duen eta nola egiten duen, oso ezberdina izaten da. Alde horretatik asko ikasten da; nik idazten dudanean nahi dudana jartzen baitut, eta beste batek idaztean ahalik eta hurbilen egin behar baita», azaldu du segidan.

Izan ere, Morillok (Azpeitia, 1974) hainbat eleberri ere kaleratu ditu aurretik: “Bila nazatela”, “Sexu egunsentiak”, “Bi-hotz nahasiak”, “Izar malkoak”, “Ortzadarra sutan” zein “Dragoiaren orroa”, esaterako. Filosofian lizentziaduna da eta fisika ikasketak ere eginak ditu. Besteren artean, Euskadi Saria ere irabazi zuen gazte-literaturaren alorrean.

Dena den, oraingoan egokitu zaion lanarekin ere pozarren dago. «Literaturaz lotuta egonda, hizkuntza lantzeko aukera ere izan dut. Gai aldetik ere, fantasiazko munduak erakartzen nau. Beraz, gustuko gai bat tokatu zait, baita lan tresna hobetzeko aukera ere. Alde horretatik, pozik», azaldu du.

«Fantasiazkoak, errealagoak»

Hauxe ere erantsi dio horri: «Uste dut fantasiazko munduan txikitan harrapatuta geratu nintzela. Horko liburu askotan, ez dakit askatasun gehiago dagoelako-edo, baina ikusten da askotan errealagoak direla liburu errealista asko baino. Liburu batean basajaun edo elforen bat agertzen denean, bost puxtarri ditu niretzat».

Bada, fantasia eta gazte literatura dira “Eragon”i jartzeko moduko etiketak.

Paolini idazle gazteak “Alagaësia” izena jarri dio istoriorako berak sortu duen lurralde fantastikoari, horretarako egun bizileku duen Montanako paisaietan inspiratuta. Lurralde horren mapa zehatza, gainera, irakurleak berak ikus dezake 576 orrialdez osaturiko lanaren hasieran.

Bertan hamabost urteko mutiko txiro bat ere aurkituko du, Eragon izenekoa. Horrek basoan harribitxi bat aurkitzen duenean, zorte onaren jabe izango dela pentsatzen du, hari esker negua igarotzeko behar duen haragia erosi ahal izango duela. Baina, harribitxia zela uste zuen hura arrautza berezi bat da, eta dragoikume bat jaioko da handik. Aurrerantzean, Saphira dragoi emea Eragonen lagun mina izango da. Biek elkarrekin arrisku handiak gainditu beharko dituzte, bizirik atera nahi badute, magiaz eta botere ezkutuez betetako mundu ezezagun batean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baserritar jantzi ziren hiriburuak
Ekonomia
Bruselas acuerda una «veda» en la que permitirá capturar anchoa en plena costera
Mundua
Un infarto mata al presidente de Turkmenistán y se abre una crisis
Kultura
Michel Duvertek irabazi du aurtengo ohorezko Euskal Kultura saria
Euskal Herria
Batasuna acusa de mentir a «los que dicen que el proceso va bien»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss