GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-22
«Suntsipenerako politikak» amaitutzat jotzeko eskatu dio Etxerat-ek PSOEri
Etxerat-ek sakabanaketa politika salatu zuen berriz ere Bilbon. San Tomas egunaren barruan egindako agerraldian, gogor kritikatu zuen Estatu espainolak eta frantsesak presoekin duten jarrera. Gasteizen, bestalde, azken aste hauetan Euskal Herriko hainbat txokotan gertatu bezala, hamabi lagun gose-greba ari dira egiten presoen alde.

BILBO

Etxerat-ek elkarretaratzera deitu zuen atzo Bilbon, Estatu espainolaren eta frantsesaren espetxe-politikak arbuiatzeko. «Gaurko elkarretaratzearekin ­atzokoagatik­ Gobernu espainolak eta PSOEk gure senideekin duten jarrera salatu nahi izan dugu, eurak baitira Iñaki De Juanaren egoera larriaren eta presoen kolektibo osoaren egoeraren erantzule», adierazi zuen Jone Artolak. Egoera horiek ikusita, Artolak esan zuenez, «bada garaia PSOEren Gobernuak suntsipen politika horiek eteteko». Horrekin batera, «kartzela politikak hil» egiten duela eta «azken hiru urteetan preso eta senide hilak» egon direla ekarri zuen gogora.

Etxerat-en aldarrikapenen artean honako hauek daude: «Iñaki De Juana, larri dauden gaixoak eta zigorra beteta dutenak askatzea eta sakabanaketa bukatzea». Izan ere, Artolaren hitzetan, «politika hauek amaitzeko mementoa da».

Bestalde, Gasteizen, gose-greba egiten ari diren hamabi gasteiztarrek euren ekimenekin jarraitzen dute. Gaixotasun larri batek jota dauden eta ezarritako zigorra betea duten preso politikoak askatzeko eta euren eskubide guztien jabe direla euskal presoak herriratzeko exijitzen dute gasteiztarrek protesta horren bitartez.

Asteazkenean, egun osoan deitutako mobilizazioekin bat egin zuten gose-grebalariek. Atzo, aldiz, 11.00etan, Ama Zuriaren plazan elkarretaratu ziren LAB, ELA, EHNE, ESK eta EILAS sindikatuetako ordezkariekin. Ondoren, agerraldi publikoa egin zuten euren protestaren aldarrikapenak azaltzeko eta zenbait konpromisoren berri emateko. Izan ere, zenbait eragile politiko, sozial eta sindikalek konpromiso horiek hartzera gonbidatu dituzte.

Baraualdiaren amaiera

Gasteiztarrek GARAri adierazi zioten bezala, duela astebete baino gehiago Arabako hiriburuko eragileekin harremanetan jarri ziren, grebalariek antolatutako ekimenetan parte har dezaten. Sindikatuekin batera egindako agerraldia lan ildo horren fruituetako bat da.

Orain arte, gazte mugimendua eta euskaltzale mugimenduak izan dira hamabi gose-grebalariek deitutako jardune- tan parte hartu dutenak. Gaur Ibaetako Foroaren txanda izango da. Izan ere, baraualdian dauden lagunek plataforma horrek Gasteizen deitutako ekimenean hartuko dute parte. Gauzak horrela, grebalariek eta Ibaetako Foroko kideek 11.30-ean bat egingo dute Posta plazan. Bertan, Estatu frantses eta espainolean dauden euskal preso ezberdinei postal bat bidaltzeko gonbita luzatuko diete herritarrei.

Azkenik, Aiztogile kaletik abiatuta bukaera emango diote aste osoko aldarrikapenari eta gose grebari elkarretaratzearekin eta burrunbarekin.

Atzo, gainera, hainbat tokitan mobilizazioak egin zituzten presoen eskubideen defentsan. Antsoainen 32 lagun elkarretaratu ziren, Burlatan 35, eta Iruñeko Arrosadia, Txantrea eta Donibane auzoetan, hurrenez hurren, 32, 60 eta 15.

El Consistorio de Iruñea rechaza la moción del Foro de Ibaeta

El Pleno del Ayuntamiento de Iruñea, con el voto contrario de la mayoría de grupos, rechazó ayer dar su apoyo a la moción del Foro de Ibaeta en defensa de los derechos de los presos políticos vascos. Etxerat denunció que «los partidos políticos han vuelto a mirar para otro lado ante las exigencias de la mayoría de la sociedad». De hecho, opinó que «habría sido un grandísimo paso» que el Consistorio iruindarra se hubiera sumado al manifiesto. Ante la negativa, instó a la ciudadanía a presionar a los partidos para que éstos se posicionen respecto a la situación de los prisioneros. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baserritar jantzi ziren hiriburuak
Ekonomia
Bruselas acuerda una «veda» en la que permitirá capturar anchoa en plena costera
Mundua
Un infarto mata al presidente de Turkmenistán y se abre una crisis
Kultura
Michel Duvertek irabazi du aurtengo ohorezko Euskal Kultura saria
Euskal Herria
Batasuna acusa de mentir a «los que dicen que el proceso va bien»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss