- Zoritxarra
Olasagastik istripu larria izan du Azpeitiko erakustaldian
DONOSTIA
Joxemari Olasagastik istripu oso larria izan zuen San Tomas egunean Azpeitian egiten ari zen erakustaldian. Larretxearekin zutikako enborra mozten ari zela, aizkoraren kirtena apurtu eta aizkora zuzen-zuzenean belaunean sartu zitzaion, eta belauneko hezurra mindu zion. Segituan eraman zuten Zumarragako erietxera, baina handik Donostiara bidali behar izan zuten ahalik eta azkarrena ebakuntza egiteko. Dirudienez, Olasagasti behatzak mugitzeko gai bazen eta, beraz, ez du zangoko sentsibilitate osoa galdu. Atzo arratsean gertatu zen hori eta berrien zain egon beharko dugu gaur.
|