GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-27
Munduko telebista jaialdirik handienak, Fipak, 20 urte beteko ditu 2007an
1987an sortu zuten Fipa. Cannesen jaio zen, eta Nizara aldatu zen gero, baina benetako garapena Biarritzen izan du Ikus-entzunezko Ekoizpenaren Nazioarteko jaialdiak, eta aurten 20 urte ospatuko ditu.Bigarren hamarkada modu txundigarrian hasiko dute, Bush presidentearen hilketa irudikatzen duen doku-fikzio bat emango baitute.

BIARRITZ

“Death of a President” film zirraragarria emanda irekiko dute 2007ko Fipa. Bush presidentea 2007an hilko balute gertatuko litzatekeena ahalik eta hurbilena irudikatzen saiatu da Gabriel Range zuzendari britainiarra dokumentalaren eta fikzioaren arteko produkzio horretan. Errealismoa emateko, zuzendariak ez du inolako aktorerik hartu presidentearen papera egiteko, Bush agertzen den irudi guztiak telebistatik hartu dituzte.

George W. Bush Estatu Batuetako presidentea 2007ko urriaren 19an Chicagora joaten da bertako politikariekin hitz egitera. Manifestazio handi bat antolatua dago haren kontra, eta segurtasun zerbitzu guztiak alertan daude. Bush limusinan sartzen da, eta gero zarata handi bat entzuten da. Kaosa sortzen da gero, eta hiltzailearen bila hasten dira.

Fipa munduko ikus-entzunezko produkzioen urteroko behatoki izateko sortu zuten, eta azken hogei urteetan, bost konti- nenteetako telebista jaialdirik garrantzitsuena bilakatu da. Hasieratik, Henri Delauk produkzioak aukeratu izan ditu, eta 2007ko Fiparako 150 emankizun bereizi ditu. Sei ataletan banatuko dituzte ikus-entzunezko obra guztiak: fikzioak, telesailak eta tele-eleberriak, sorkuntza dokumentalak eta saiakerak, erreportaje handiak eta gizarte obrak, musika eta ikusgarriak eta, azkenik, programa motzak.

Lehiaketa izateaz gain, ikus-entzunezko kalitatezko merkatu bilakatu zen 1999an, Fipateli esker. 2004 urteaz geroztik, emankizunak digitalizatzen dituzte eta hainbat hedabidetako profesionalek 600 emankizun baino gehiago ikusteko aukera izaten dute.



Caroline Huppert da presidente berria

BIARRITZ

2007an lehendabiziko aldiz izango da Caroline Huppert aktore, zuzendari eta idazle frantziarra Fipa jaialdiko presidentea. Duela hiru urte, Yamina Benguigui zuzendari eta idazleak presidente kargua hartu zuen, eta haren tokia betetzen ari da Huppert, joan den ekainaren 4an modu ofizialean izendatu zutenetik.

Caroline Huppert oso gaztea zenean hasi zen aktore moduan lan egiten antzerkian. Ondoren, zinemarako eta telebistarako film askotan idazle eta zuzendari moduan lan egin izan du.

Azkenaldian egin dituen lanean artean “Deux femmes a Paris”, “Mon fils cet inconnu”, “La liberte de Marie” eta “Mademoiselle Gigi” bereziki maitatu dituzte bai kritikariek, bai eta ikusleek ere.

Joan den urtean, Patric Rotman-en gidoiarekin, Caroline Huppertek “Eliane” filma egin zuen, eta 2006 urteko Fipan, Michel Portalen musikagatik, saria irabazi zuen.

Estatu frantseseko Arte eta Letretako Ordenako Ofizial izendatu dute Huppert. Beste alde batetik, AIDA, SFR eta SACD elkarteetan egileak ordezkatzen aritu izan da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Somalia: guerra y desgracia sin tregua
Mundua
La guerrilla tamil denuncia la actuación del Gobierno de Sri Lanka con la ayuda
Euskal Herria
El euskara, «incapaz» de pasar del instituto a la universidad en Nafarroa
Kirolak
Alba deja la brocha para ir a Lezama
Mundua
Una explosión en un oleoducto de Nigeria causa al menos 500 muertos
Mundua
Etiopía cifra en un millar los muertos causados por su ejército en Somalia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss