GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-12-27
Beste kolonia bat egingo du Israelek Zisjordanian
Lotsa arrastorik gabe onartu du Israelgo Gobernuak Jordan bailarako iparraldean, Zisjordanian, beste kolonia bat eraikitzea, Gazatik iaz atera zituzten kolono judu batzuk bertan bizi daitezen. Erabakiak erabat urratzen ditu nazioarteko komunitateak ezarritako arauak, baina Tel Avivek aurrera egingo du.

JERUSALEM

Kolonia berriari Maskiot izena jarriko diote eta bere garaian instalazio militarrak hartzen zituen eremu batean eraikiko dute. Israelgo Gobernuak azken hamalau urteotan ez zuen baimendu kolonia berriak eraikitzeko proiektu bat. Beraz, atzoko erabakia garrantzitsutzat jo daiteke. Baina kontuan hartu behar da «legez kanpoko» kolonia asko egin dituztela, lehenagotik zutituta zeudenetan etxebizitza berriak eraikitzea onartzeaz gain. Eta ez da ahaztu behar, nazioarteko zuzenbidearen arabera, kolonia guztiak direla legez kanpokoak: Gobernuaren baimenarekin eraiki diren 121ak, kolonoek bere kasa eraikitako 102ak eta Jerusalem ekialdean eraikitako guztiak ­horietan 182.000 judu inguru bizi dira­.

Maskioten hogeita hamar etxebizitza egitea onartu du Gobernuak, Shaul Mofaz aurreko Defentsa ministroak 2005. urteko udan hartu zuen konpromisoa betetzeko. Garai hartan, Gazako koloniak husteko prozesuan, ministroak agindu zien kolonoei Jordan bailaran eraikiko zuten kolonia bat berentzat izango zela.

Palestinarrek, batez ere Abu Mazen presidentearen aldekoek, oso gogor salatu dute erabakia, berek eraiki nahi omen duten «konfidantza giroa» ­Olmert Israelgo lehen ministroarekin egin duen bileraren ingurukoa­ apurtzen duelako.

Israelgo Bakea Orain taldekoentzat oso larria da Amir Peretz egungo Defentsa ministroak kolonia berria eraikitzea onartu izana, batez ere Peretz bera laborista eta kolonien aurkako mugimenduko kide ohia delako. Yariv Oppenheimer taldeko zuzendariak nabarmendu du Israelgo Parlamentuak ez duela gaia aztertu.



Un adolescente israelí, en estado crítico por un cohete palestino

JERUSALEN

Al menos dos israelíes resultan heridos ­uno de ellos estaba anoche en estado crítico­, al ser alcanzados por un cohete palestino de fabricación casera, en la ciudad de Sderot. Fue lanzado desde el norte de la franja de Gaza por la tarde, según informaron fuentes del servicio de emergencias israelí citadas por el diario “Haaretz”.

Dichas fuentes explicaron que el cohete Kassam de la resistencia alcanzó el interior de una vivienda israelí.

El herido en peor estado es un adolescente de trece años que se hallaba en estado crítico cuando fue evacuado a un hospital.

Según fuentes israelíes, la resistencia palestina lanzó ayer desde Gaza al menos seis proyectiles, lo que elevaría a sesenta la cifra de los cohetes lanzados desde que echó a andar el 26 de noviembre la «tregua» o «calma» entre las partes.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Somalia: guerra y desgracia sin tregua
Mundua
La guerrilla tamil denuncia la actuación del Gobierno de Sri Lanka con la ayuda
Euskal Herria
El euskara, «incapaz» de pasar del instituto a la universidad en Nafarroa
Kirolak
Alba deja la brocha para ir a Lezama
Mundua
Una explosión en un oleoducto de Nigeria causa al menos 500 muertos
Mundua
Etiopía cifra en un millar los muertos causados por su ejército en Somalia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss