GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-27
Erregearen mezuak arrazoia ematen diola adierazi du PPk

MADRIL

Borboiko Juan Carlos Estatu espainoleko erregeak Eguberrietan egindako diskurtsoa era ezberdinetara ulertu dute alderdi politikoek. PSOEk eta EAJk «adostasuna» eta «lasaitasuna» eskatu zituela nabarmendu dute, eta hori PPri luzatutako mezua zela ulertu dute, bai eta txalotu ere.

Alderdi horretakoek, aldiz, Konstituzioaren eta Zuzenbide Estatuaren goraipamenak nabarmendu behar direla argudiatu dute. Ignacio Astarloaren ustez, horren ondorioz Jose Luis Rodriguez Zapaterorentzat zailagoa da aurrera «bakarrik» joatea.

Izan ere, Cope irratiari egindako adierazpenetan, presidente espainolaren «akats nagusia bere kabuz terroris- moaren kontrako politika aldatzea eta terrismoarekin negoziazio prozesura bakarrik joatea erabakitzea» izan dela ziurtatu zuen PPko Justizia, Segurtasun eta Askatasun Publikoko idazkariak.

Ondoren, «aldebakartasuna terrorismoaren kontrako borrokan egin daitekeen akats larriena» dela gaineratu zuen eta, hortaz, zalantzan jarri zuen Zapaterok prozesuan aurrera egiteko duen gaitasuna. «Ez dut uste terrorismoa berak bakarrik ezabatuko duenik», azaldu zuen.

Bere alderdiak Juan Carlos I.ak emandako diskurtsoa- rekin ere bat egiten zuela adierazi zuen Angel Acebes PPko idazkari nagusiak Va-lentzian bere alderdiaren ekitaldi batean parte hartu os- tean egindako agerraldian, eta «oso arrazoizkoa» izan zela gaineratu zuen. Besteak beste, «espainol guztiei adostasuna bilatzeko egindako deia» nabarmendu zuen.

PSOEri kritikak

«Terrorismoaren Kontrako eta Askatasunen Aldeko Itune- ra bueltatzeko proposamena oso gomendagarria iruditzen zait», agertu zuen Acebesek kazetariek egindako galderei erantzuterakoan. «Kezkatzekoa da Gobernuak eta Memoria Historikoaren Legeak sortutako banaketa eta liskarra. Izan ere, trantsizioan itxita ziren zauri zaharrak berriz irekitzen dituzte», azaldu zuen.

Testuinguru horretan, ‘‘El Mundo’’ egunkariak nabarmendu du erregeak ez duela balizko prozesuaren alde hitz egin oraingo honetan, 1998ko Eguberrietako mezuan egin zuen bezala. Hortik ondorioztatzen dute Juan Carlos I.ak ez dituela orain gauzak lehen bezain garbi ikusten.

Atzoko edizioan egunkari horrek gogora ekartzen zuenez, 1998ko Eguberrietako mezuan Borboiko Estatu espainoleko erregeak «ekintza terroristen amaierak» zer suposatzen zuen aipatzen zuen eta prozesuari bere babesa eskaini zion. Horretaz gain, orduko su-etenean «elkarrizketa, eskuzabaltasuna eta justizia» proposatu zituen «bakearen bidean» aurrera egiteko.

Aurtengo mezuan, berriz, Juan Carlos I.ak ez diola konponbideko prozesuari babesik eskaini nabarmendu zuen. Izan ere, duela bederatzi hilabete hasitako ETAren su-etena ez zuen aipatu ere egin. Gai horrekin lotura izan dezakeen aipamen bakarra «kohesioa» izateko alderdi politikoei eta erakundeei egindako deia izan daiteke, bai eta «ETArekin bukatu ahal izateko giro politikoa baretzeko» beharrari egindako aipamena ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Somalia: guerra y desgracia sin tregua
Mundua
La guerrilla tamil denuncia la actuación del Gobierno de Sri Lanka con la ayuda
Euskal Herria
El euskara, «incapaz» de pasar del instituto a la universidad en Nafarroa
Kirolak
Alba deja la brocha para ir a Lezama
Mundua
Una explosión en un oleoducto de Nigeria causa al menos 500 muertos
Mundua
Etiopía cifra en un millar los muertos causados por su ejército en Somalia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss