GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-27
Poliziak presoen aldeko koruari eraso dio Iruñean
Azken 20 urteotan bezala, hainbat lagun izan ziren Iruñeko Txantrea auzoan presoei eta senideei elkartasuna adierazteko egin ohi den abesbatzan. Polizia espainola ekimena bertan behera uzten saiatu zen eta zenbait pertsona jo zituen. Lekukoen arabera, hamar bat zauritu eragin zituen oldarraldiak.

IRUÑEA

Euskal presopolitikoei, iheslariei eta horien senideei elkartasuna adierazteko Txantrean egin ohi den abesbatzak Polizia espainolari aurre egin behar izan zion atzo. Askatasunak azaldu zuenez, Mendigorria kalean zeudenean, abesbatza geldiarazi eta bildutako jendea sakabanatzen saiatu ziren. Eki- men hori duela 20 urtetik hona egiten dutela eta ez zutela bertan behera utziko esan zioten Poliziari. Orduan, poliziakideek borrekin kolpekatu zituzten parte-hartzaileak.

Parte-hartzaileetako batek Radio Euskadiri azaldu zionez, hamar bat zauritu eragin zituen oldarraldiak. Honakoa ere nabarmendu zuen:«Adin guztietako jendea zegoen tartean: haurtxoak, adinekoak...». Hala ere, irrati kate horren arabera, Gobernu espainolak Nafarroan duen Ordezkaritzak esan zuen ez zela oldarraldirik gertatu.

Azkenean, bideari jarraitzea lortu zuen abesbatzak eta, ohiturak agintzen duen bezala, errepresaliatuen etxeetara joan ziren abestera. Poliziaren presentzia nabaria zen auzoan.

Tafallan, Guardia Zibilak alde zaharraren zati handi bat hartu zuen astelehen eguerdianamnistiaren alde 150 lagunek egin zuten brindisa oztopatzeko asmoz, errepresioaren aurkako taldeak jakinarazi zuenez.

Presoen aldeko ekimenek egunotan gainditu behar izan dituzten oztopoak ez dira hor bukatzen. Sestaon bildutako bost solidarioetako bi identifikatu zituen Ertzaintzak larunbatean. Iñaki de Juanari eta espetxe politikari buruzko infor- mazioa banatzen ari ziren Olentzeroren ekitaldia hasi aurretik. Halaber, legez kanpoko borra luzagarriekin jo zuten bat.

Egun horretan, Bilbotik Dueñasera autobusa abiatu zen Patxi Gomezi elkartasuna adierazteko. Kartzelari buelta eman, txalaparta jo eta presoek ikurrinak erakutsi zituzten leihoetan.

Atzo, Barañainen, pilota partidan, zazpi solidariok Iñaki de Juanaren alde eta Karmele Solagurenen oroimenez pankarta erakutsi eta eskuorriak banatu zituzten. PSNko alkatearen jarrera gaitzetsi zuten, Solagurenen omenezko zuhaitza landatzea eragotzi baitzuen.

Bestetik, urriaren 21ean martxan ipini zen ekimen ibiltariaren barruan, atzo eguerdian 25 lagunek gose-greba hasi zuten Azpeitian. Bi dira aldarrikapenak: batetik, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak eta jada zigorra bete dituztenak berehala askatzea eta, bestetik, EPPK herriratzea bere eskubide guztien jabe dela.

Protestaren berri emateko eginiko agerraldian, presoen eskubideak «etengabe urratzen» direla salatu zuten, eta 135 preso baino gehiago «bahituta» daudela esan. «Egoera horretan eskualdeko lau preso daude: Maritxu Uzkudun, Juan Karlos Arruti, Juan Mari Igarataundi eta Joxe Mari Perez», azaldu zuten. «Egunez egun, bizi baldintza gogorrenei egin behar diete aurre presoek: bakartzeari, bisitak ukatzeari, osasun asistentzia desegokiari, euskaraz eta Euskal Herrian ikasteko aukerarik ez izateari, funtzionarioen probokazio etengabeei, defentsa juridikorik ezari...», nabarmendu zuten.

Aldarrikapenok zabaltzeko, mediku batek, abokatu batek eta amnistiaren aldeko mugimenduko kide batek hitzaldia emango dute gaur Aitonenan. Bihar, Topasera martxa egingo dute eta Zarautzen elkarretaratzea egongo da. Azken ostirala dela-eta, Etxerat-ek deitzen dituen elkarretaratzeekin bat egingo dute. Larunbatean, Martutenerako martxan esku hartuko dute, eta, igandean, grebari amaiera emango diote.

Urola Kostatik Uribe Kostara egingo du salto ekimen ibiltariak, abenduaren 30etik urtarrilaren 6ra. Gaur emango dute horren berri prentsaurrekoan.

Donostiako Altzan, bost eguneko gose-greba hasi zuten atzo. Gaur, 11.30ean, elkarretaratzea egingo dute osasun-etxearen aurrean. Arratsaldean, auzoan megafonia jarri eta bi pre- so ohik hitzaldia emango dute 19.30ean. Bihar elkarretaratzea egingo dute 11.30ean Larratxon, eta 19.30ean, giza katea. Ostiralean, giza katea Garberaraino. Larunbatean, ekitaldia deitu dute 13.00etan Herreran.

Mutrikun, atzotik larunbatera arte gose-greba txandakatua egingo dute. Era berean, De Juanaren alde egunero egiten duten elkarretaratzean 55 pertsona elkartu ziren atzo.

Bestalde, Alcala-Mecoko euskal preso politikoek baraualdia egingo dute abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean, Askatasunak helarazi zuenez. Protesta horrekin salbuespen neurri guztiak ezabatzeko eta De Juana berehala askatzeko exijituko dute.

Gaur 51 egun bete ditu donostiarrak gose-greban eta elkartasuna adierazteko asteburuan bi elkarretaratze egin ziren Irlandan ­Belfasten eta Corken­. Euskal Herrian, atzo, 105 lagun elkarretaratu ziren Bilbon eta 52 Arrasaten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Somalia: guerra y desgracia sin tregua
Mundua
La guerrilla tamil denuncia la actuación del Gobierno de Sri Lanka con la ayuda
Euskal Herria
El euskara, «incapaz» de pasar del instituto a la universidad en Nafarroa
Kirolak
Alba deja la brocha para ir a Lezama
Mundua
Una explosión en un oleoducto de Nigeria causa al menos 500 muertos
Mundua
Etiopía cifra en un millar los muertos causados por su ejército en Somalia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss