GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-12-27
Pernando Barrena eta Karmele Aierbe - Batasuneko mahaikideak
Euskal Herriak selekzio ofizialak nahi ditu

Azken egunotan, datorren asteazkenean jokatuko den Euskadi-Serbia partidaren inguruan sortu den eztabaida dela eta, Batasunak bere iritzia plazaratu nahi du.

­Lehendabizi esan beharra daukagu Batasuna Euskal Herriko selekzio ofizialen alde dagoela, hau da gure oinarrizko postura. Batasuna aspalditik ari da Euskal Herrirako selekzio ofiziala aldarrikatzen eta helburu horri begira lanean. Hau da gure iparra eta helburua. Garbi diogu, beraz, Euskal Herriko selekzio ofizialak nahi ditugula, herri gisa nazioarteko kirol lehiaketa ofizial guztietan parte hartu ahal izateko, nazio bat garelako eta, beraz, beste herriekiko baldintza berdinetan, espainolak Es- painiarekin eta frantsesak Frantziarekin lehiatzen diren bezala, hori baino ez.

­Urte dexente badira partida hauek antolatzen hasi zirela. Urte gutxi batzuk arte, betiere Gabonetako giroan, lagunarteko partida izaera baino ez dute izan. Halere, euskal selekzioen partidak ugarituz joan diren heinean, ofizialtasunaren aldeko aldarria ere gehitzen joan da.

­Bide horretan, Euskal Herriko herritarren gehiengoak Euskal Herriko selekzio ofizialak nahi ditu, hori aldarrikatzen ari da behin eta berriz eta ofizialtasunaren alde lanean ari da. Bien bitartean, orain artean ofizialtasunaren alde egin dituzten urratsak oso urriak izan dira bai Euskadiko Futbol Federazioak bai instituzioek.

­Bada garaia, beraz, ofizialtasunaren aldeko urratsak egiteko. Euskal Herriko selekzioak adiskidetasun partida horietatik ofizial diren lehiaketa partidak jokatzera saltoa eman behar du. Maila eta kirol arlo guztietako euskal selekzioen ofizialtasuna lortzea dagokigu kirol lehiaketa ofizialetan parte hartu ahal izateko. Hori da bidea, ez besterik. Baina, dirudienez, ez da urrats handirik egin norabide horretan. Are gehiago, Catalunya-Euskadi partidan gertatutakoa eta bitartean, baina aurretik ere apenas urratsik egin delako hainbat ahots altxatu dira Federazioak daraman bidea kritikatuz.

­Euskadiko Futbol Federazioak jakin badaki hau ez dela bidea. Euskal Herriak eta euskal herritarrek ofizialtasuna aldarrikatzen dute eta, beraz, ildo horretan lan egitea dagokio, helburu berdinarekin lanean ari direnekin elkarlanean.

­Tirabira honen guzti-aren atzean Euskadi- ko Futbol Federazioak ESAITekin hitzartutako batzordea ez osatzea dago. Batzorde hori selekzioen ofizialtasunari begira eta euskal selek- zioak jokatzen dituen partidetan izaera nazionala azaltzeko adostasun eta akordio markoa baino ez zen, baina Federazioak bide horri muzin egin eta ESAITen kontra jo du.

­Dirudienez, egungo Federazioko buruek espainiar legediaren mugak aipatzen dituzte urratsak egin ahal izateko oztopo nagusi gisa. Hala izanik, ESAITekin elkarlanean jarraitzeko eta batzordea osatu eta beste zenbait urrats egiteko ez da inolako zailtasunik. Borondatea baino ez da behar.

­Euskal Herriak nazioartean ofizialki lehiatuko diren selekzioak behar ditu eta zentzu horretan azken egunotan hainbat futbol jokalari eta abarren iritziak irakurri izan ditugu asmo eta helburu horri atxikita. Horrela, futbolarien agerraldi hartan, eman beharreko urrats horiei begira, selekzio nazionalaz ari zirela «Euskadi» hitza «Euskal Herria» hitzaz ordez- katzea proposatu zuten. Urrats txikia baina esanguratsua; izan ere, guztion helburua delako zazpi herrialdeak ordezka- tuko dituen selekzioa ofizialtzea.

­Euskal jendarteak Euskal Herri osorako euskal selekzio ofiziala nahi du, herrialde guztiak bere baitan hartuko dituena, egungo Euskadiko hiru herrialdeetako selekzioaz haratago. Izan ere, Euskadiko selekzioa bere horretan inposatu zaigun marko ukatzailetik eratortzen baita; beraz, derrigorrezkoa da konpromisoak hartzea eta urratsak egitea euskaldun gisa ordezkatuko gaituzten selekzioen alde. Hortaz, marko demokratiko berri batek ekarriko du gure herri osorako selekzioak onartu eta gauzatzeko aukera.

­Euskal herritarrek lan eta esfortzu gehiago exijitzen eta eskatzen digute ofizialtasuna lortzeko. Eskatzen eta exijitzen diguten horri erantzun behar diogu, baina horrek konpromisoa eta lana eskatzen du. Inork ez digu ezer oparituko, baina oztopoei aurre egin, lana eta borrokatu behar da. Selekzio ofizialen aldeko atxikimendu uholdeak eraman behar gaitu, berandu baino lehen, gure herria ofizialki kiroletan ere lehiatzera. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Somalia: guerra y desgracia sin tregua
Mundua
La guerrilla tamil denuncia la actuación del Gobierno de Sri Lanka con la ayuda
Euskal Herria
El euskara, «incapaz» de pasar del instituto a la universidad en Nafarroa
Kirolak
Alba deja la brocha para ir a Lezama
Mundua
Una explosión en un oleoducto de Nigeria causa al menos 500 muertos
Mundua
Etiopía cifra en un millar los muertos causados por su ejército en Somalia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss