Joxemi Elduaien, Hondarribiko presidente beste lau urterako
DONOSTIA
Joxemi Elduaien izango da Hondarribia Arraun Elkarteko presidentea datozen lau urteetan ere. Azaroaren 11n hasitako hauteskunde prozesua aurreko astean amaitu zen eta hautagaitza bakarra aurkeztu denez, horixe izango da Zuzendaritza Batzordea osatuko duena. Hamazazpi kidek osatuko dute: Joxemi Elduaien (presidentea), Koldo Diaz (presidenteordea), Juan Maria Bello (diruzaina), Jose Maria Alkain (idazkaria), Javier Gonzalez-Etxabarri, Andres Olaskoaga, Jose Manuel Isasa, Ricardo Alberdi, Jesus Maria Bandres, Jose Javier Yarza, Andoni Olaskoaga, Miguel Maria Oronoz, Mikel Bueno, Andres Rives, Fernando Etxegarai, Gorka Txapartegi eta Miguel Amunarriz (batzordekideak).
|