GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-12-29
Josu Imanol Unanue Astoreka - Gizarte ekintzailea
Tentela

Tentela naiz eta onartu beharra daukat, atzo bertan, gabonilak 28, banekien inuzente eguna zela, baina ez nuen espero sartutako ziria irenstea. Egunkari honetan, GARAn, berri asko agertu ziren bromatzat har ditzakedanak: Erkidegoko aire kalitatea hobetu dela, Euskadiko Selekzioak ofizialtasuna aldarrikatu duela, Amedok kalte-ordainak nahi zituela... baina sekula ez nuen pentsatuko normaltzat hartu nuen berri bat ziria zenik: «Lakuako hirukoak eta PSEk AHTren obrak geldituko dituzte, eta herri kontsulta bat egiteko asmoa daukate».

Zer ganorabakoa naizen, adi egon eta amua irentsi, urteak daramatzat gezur pila entzuten eta egiatzat ematea erraza egiten zait.

Hasi nintzen sinesten Erregeak hiru zirela eta bat, gainera, beltza; gero bekatuak aitortuz gero nire herriko apaiz bati, zerura joango nintzela, eliz berean kantatzeagatik abeslari ona nintzela, edo diru apur bat utziz eliz berean zerbait irabaz nezakeela.

Urteak pasatu ondoren itsu geratzeko beldurra neukan makukatxo bat edo beste (kanpaia jotzea) egiteagatik, azkenean ez zen horrenbesterako izan, eta miope suertatu naiz; zer esanik ez lizuna, txarra izateagatik edo berba txarrak erabiltzeagatik infernuko suetan erreko nintzela oilaskoa bezala sinesten nuelako, haiek ziren fede handiko egunak!

Gero hasi nintzen sinesten gauza mamitsu eta konplikatuagoak: borrokan eginez gero azkar ezagutuko genuela askatasuna, Estatutuarekin euskal presoak etxera, independentzia... denetarako balio zuela esaten ziguten... baina ez! Garai honetakoa izen zen Euzkadi-Euskadi Euskalerriarekin nahastatzearen alegiak eta lortutakoak, hor ere hamaikatxo lelokeriatan ia jausi nintzen. Tentel modura erabili ninduen PSOEk OTANen sartu arte, «De entrada NO pero SI», zer esanik ez ezkerreko politikariak eskuineko politika egiten hasi zirenean, frankistak demokratiko edo errepublikarrak monarkiko bihurtu zirenean...

Beti engainatua sentitu naiz, baina berriro diot akaso atzo GARAn irakurritakoak min egin didala bereziki; ez nuen espero besterik, zelan ez digute galdetuko gure politikari betiko demokratek zer iritzi daukagun AHTez eta gero errespetatu guk erabakitakoa?

Egia esan, une baten hain zoriontsua izan nintzen, dei eta guzti egin nituen lagun batzuk berria emateko. Handik gutxira aspaldiko gezurren modura bapeztu ziren nire pozak, lagunek esan zidaten holakoak ez direla gertatzen Euzkadi honetan, gure Euskal Herriko zatitxo honetako kudeatzaileek esan dutela: errepideak, zementua, zarata, abiadura eta egingo diren kalteak onak zirela. Guk oztopatzen dugula etorkizunerako izango dugun bizi kalitate ezin hobea. Guk lau urterik behin bozkatzen dugula demokratikoki herri kontsulta batean eta beraiek izaten direla aukeratuak lau urterako. Beraz, gu inozoak garela... hobeto esanda, TENTELAK!! -


Josu Imanol Unanue Astoreka - Gizarte ekintzailea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Isuzkitzako tunelarekin, azken txanpan sartu da Eibar-Gasteiz
Euskal Herria
Amnistiaren aldeko oihua kartzeletara iritsiko da
Jendartea
Odón Elorza pretende dar luz verde a la incineradora de Zubieta a contrarreloj
Mundua
Los etíopes y sus aliados somalíes entran en Mogadiscio
Ekonomia
Los arrantzales barajan movilizarse en caso de que Madrid no les reciba urgentemente
Euskal Herria
El PSN cambia su estrategia electoral por la presión de UPN
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss