GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-29
Isuzkitzako tunelarekin, azken txanpan sartu da Eibar-Gasteiz
Eibar-Gasteiz autobideko lanak azken txanpan sartu ziren atzo, Isuzkitzako tunela zulatu baitzuten. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako tunelik luzeena da Isuzkitzakoa, hiru kilometro luze da eta Gipuzkoa eta Araba lotzen ditu. Teknika konplexuak erabili dituzte tunel hori egiteko eta bi urtean gau eta egun aritu da lan horretan aditu talde bat.

GASTEIZ

Eibar-Gasteiz autobideko lanak azken txanpan sartu dira. Ez alferrik, Bidegik 2008 urte hasierarako autobidea bere luzera osoan irekita egongo dela espero du. Atzo, Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak nabarmendutakoaren arabera, urrats garrantzitsua egin zuten lan horietan Isuzkitzako tunela zulatuta.

Tunel bikoitz horren hodi bakoitzak 3.377 metro ditu eta, hartara, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako tunelik luzeena da. 2004ko irailean hasi ziren Gipuzkoa eta Araba lotzen dituen tunela egiten; AP-1 autobidearen Eskoriatza-Isuzkitza zatia egiten hasi zirenean, hain zuzen. Bidegik nabarmendu duenez, zulatzeko «giza eta teknika baliabide konplexuak» erabili behar izan dituzte. «Leherketa kontrolatuak egin dituztenez, kualifikazio handieneko aditu talde bat aritu da lanean, hiru txanda egunean eta zazpi egun astean», esan du. Lan-prozesua «neketsua» izan dela eta lansaio bakoitzean «metro gutxi batzuk» zulatu ahal izan dituztela ere adierazi du Bidegik.

Erabat zulatuta dago ezkerreko aldea, autobidearen Gasteizerako norabidekoa. Baina beste aldea zulatzeko 200 bat metro falta dira eta datozen asteotan amaituko dira bi ertzok elkartzeko lanak, Bidegik aurrez ikusitakoaren arabera.

Behin lan horiek amaituta, «tresneria tekniko modernoena» jarriko dute bertan; hala nola, 61 kontrol kamera, mezu aldagarriko 60 panel, 216 bozgorailu, 48 haizagailu eta 55 SOS zutoin.

Eibar-Gasteiz autobidearen Gipuzkoako zatiaren erdia irekita dago, Eibar-Arrasate artean. Beste zatia ­16 kilometrokoa­ Arrasate eta Isuzkitza artekoa da eta bukatu gabe dago. 500 bat langile ari dira lanean, eta 2008 urte hasierarako bukatuta egotea espero dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Isuzkitzako tunelarekin, azken txanpan sartu da Eibar-Gasteiz
Euskal Herria
Amnistiaren aldeko oihua kartzeletara iritsiko da
Jendartea
Odón Elorza pretende dar luz verde a la incineradora de Zubieta a contrarreloj
Mundua
Los etíopes y sus aliados somalíes entran en Mogadiscio
Ekonomia
Los arrantzales barajan movilizarse en caso de que Madrid no les reciba urgentemente
Euskal Herria
El PSN cambia su estrategia electoral por la presión de UPN
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss