Etxebizitza sailburuari gutun irekia
Madrazo jauna: Lehengo astean jaso genuen Lurzoruaren Legea eta Etxebizitza Planari buruz bidali zenigun informazioa.Honek gure herrian gertatzen ari denari buruz pentsatzera eraman nau eta gure istorioa zuri kontatzea otu zait. Gurea, Gipuzkoa kostaldean, Jaizkibel mendiaren magalean kokatua dagoen 6.000 biztanleko, Lezo izeneko herrixka duzu. Orain gutxi, herritarrek aukeratuak izan gabe boterean dauden PNV alderdiko agintari maltzurrek herriaren aurkako azken erabakia hartu zuten. Ordurako gure herriko 1.000tik gora lagunek esana zuten, hartu beharreko erabakia garrantzitsuegia zela lau agintari horien esku uzteko. Erabakiak, demokratikoki hartutakoak, herriak hartutakoak, herri galdeketa bidez hartutakoa behar zuen izan. Garbizu alkatearen eta Mimendia zinegotziaren alderdikideek ordea, euren nagusikeriaz baliaturik, herritarron gainetik eta Lurzoruaren Legea onartu bezperetan (bi egun lehenago), euren hirigintza planari behin-behineko onarpena eman zioten. Euren jukutria ez zen oharkabekoa izan. Bazekiten jakin, euren asmoak ez zirela zuek onartutako legearen barruan kabitzen. Bazekiten, babestutako etxeak legeak jasotakoak baino 400dik gora gutxiago egitera zihoazela. Bazekiten alokatutako etxebizitzak zenbat izango diren ez zutela zehaztuko. Bazekiten, espekulazioari ateak parez pare irekiko zizkiotela. Eta jakin bazekiten, lezoarron etxebizitza eskubidea bermatu beharrean, negozioa egitera zihoazela. Gure istoriotxo hau amesgaiztoa izan zitekeen, Espainia aldeko Marbella delako herri bateko gertakaria izan zitekeen, baina zoritxarrez, gure herrian eta zuen lege eta politiken eragin esparruan gertatutako benetako historia da. Lezoko agintariek iruzurra egin nahi digute guri, baina, iruzurra egin nahi diete zuen politikei ere. Zuk diozun bezala, zuen administrazioaren eta udal administrazioaren erantzukizuna da «herritar guztiek etxebizitza duin baterako duten eskubidea bermatzea». Diozunez, etxebizitza «ezin da luxutzat hartu, ezta espekulaziorako elementutzat ere». Hemen duzu, printzipio horien kontra jo duen udal bateko gertakaria. Espero dugu, zure hitz ederren eta promesen atzean zer edo zer egotea eta horrelako kasu nabarmenen aurrean, neurriak hartzea. Bestela, zure hitzak, ametsezko ipuin bateko istorioen modukotzat hartu beharko baititugu, inolako sinesgarritasunik ez duten promesatzat. Eta gure herriaren historiara, etxebizitza eskubidea zapuztu zuen erabakiaren aurrean, deus egin ez zuen Etxebizitza politikako arduradun gisa igaroko baitzara. Irla urrun bateko jakintsu batek esan zuen lez: gure herriaren aurrean, historiak errugabetuko zaituelakoan, agur bero bat. Iker Salaberria
- Lezoren Alde Herri Plataformaren izenean
Lesakako Gazte Asanblada
Denek jakin badakigunez, abenduaren 9an, Lesakan Baztan Bidasoako gazteen lehenengo topaketak ospatu genituen. Goiz-goizetik gazteen parte hartzea eta giro ona nagusitu ziren herrian eta besta giro alaian igaro zen egun osoa. Lerro hauek aprobetxatu nahiko nituzke parte hartu zenuten guztiak agurtu eta datozen urteetarako ere lan berean jarraitzera animatzeko.Hala eta guztiz ere, zoritxarrez dena ez zen positiboa izan eta guretzat lotsagarriak diren gertaera ba- tzuk salatu nahi genituzke hemendik. Herri guztiak ikusi zuen hurrengo egunean herrian egon ziren txikizioak eta guk ezin dugu horren aurrean isilik egon. Igande goizean komertziotako kristalak xeheturik, kontenedoreak lurretik eta abar luze batekin egin genuen topo eta guzti hori gogor salatu dugu. Argi utzi nahi dugu, txikizio horiek ez dutela zer ikusirik gazte egunaren antolakuntzan, alde batetik jende horrek ez zuelako egunean zehar parte hartu, eta bertze aldetik, jende horren helburua eguna saboteatzeko delako, herria gure aurka jartzeko asmoa- rekin. Guk argi utzi nahi dugu, herriari eta komertzioetako jabeei, ez dugula zerikusirik gertaera horiekin, eta gure eskutik ihes egiten duen gauza bat dela. Herri guztiak badaki txikizio horiek nork egiten dituen eta ze helbururekin, ez da lehenengo aldia gertatzen dena eta zoritxarrez pentsatzen dugu ez dela azkeneko aldia izanen, denon esku dago konpontzea eta lortzea espero dugu. Txikizioak burutu dituztenei erran nahi diegu, badakigula nor diren (beti berdinak dira) baina ez dutela lortuko besta giroa saboteatzea eta guk gure lanarekin jarraitzea. Denontzako jakina da Gazte Asanbladak zer nolako besta eredua predikatzen duen eta nahi duen herriarentzat. Jai herrikoi batzuk nahi ditugu, gazteon parte hartzea bilatzen duena, sistemak inposatzen duen gazte pasibo eta kontsumista baten aurrean gazte aktibo batzuk sortzeko helburuarekin. Halaber, herrikideekiko errespetua dugu eta denok errespetatuak diren jaiak nahi ditugu. Ez dugu inor bazterturik sentitzea nahi, ez emakumea izateagatik, ezta kanpotarra izateagatik ere. Eta horren harira ez dugu onartzen bere bizia aurrera ateratzeko asmotan dagoen langile baten aurkako erasorik. Gure iritzia argi geratu delakoan agurtzen gara, argi utziz ez dugula zer ikusirik gertaerekin eta ez dugula nahi berriz horrelakorik gertatzerik. Baita ere erran nahi dugu gure esku dagoen guztia eginen dugula horrelako gertaerak berriz ez errepikatzeko. Koldo Saenz de Benito
- Lesakako Gazte Asanbladako kidea
Aislados
Se ha notado la presencia activa de diversos agentes sociales en este tiempo de proceso. Son gestos, pasos y movilizaciones que demuestran que una gran parte de este pueblo aporta su granito de arena. No podemos dejarlo todo en manos de los políticos. Es cierto que se esperaba un consenso mayor entre sindicatos y habrá que confiar en que más pronto que tarde puedan firmar un acuerdo de mínimos y verlos movilizarse unidos.Por otra parte, se confirma que existe un sector que no está por la labor. No hay más que escuchar el último rifi-rafe en el Parlamento vascongado. Se atribuye al más genuino Churchill aquella famosa anécdota en la que llegó a prevenir a sus conciudadanos a través de la radio: «¡alerta Gran Bretaña! Debido a un fuerte temporal en el Mar del Norte, el continente se ha quedado aislado!». Muy anglosajona. Tendremos que recurrir a las comparaciones para reconocer a los actores. Bastaría con identificar a la famosa tormenta con el colectivo Ahotsak. A quienes sí parece que están por la tarea, habría que recordarles que no puede existir diálogo sin modestia. Tampoco puede ser una discusión hostil. Es primordial demostrar una enorme capacidad para escuchar. Y en esta tesitura, no se puede ser otra cosa que humilde. A pesar de mis reticencias a las singularidades de los británicos, esta Nochevieja voy a seguir una de sus costumbres en ese día: Escribir tres deseos en un papel de seda, quemarlo, echar sus cenizas en una copa con champán y beberlo. Se cumplirá uno de los tres deseos. Brindo por los presos y por que se cumpla la Ley que les afecta. Agus Ruiz Larringan
- Iurreta
|