Crash Comic jaialdiak komikigintzako historia ekarri du gogora Gasteizen
Komikigintza munduari bultzada emateko asmoz sortu zuen Atiza elkarteak Crash Comic jaialdia duela hiru urte. Aurten erakundeen laguntza inoiz baino eskasagoa izan bada ere, Gasteizko marrazkilariek programa dotorea prestatu dute: azken hiru hamarkadetan izan diren komikilarien lanen erakusketa eta horren argitalpena.
GASTEIZ
Atiza elkartearen ustez komikigintzaren
etorkizuna ez da erabat pozgarria eta nolabait marrazkiek historian izan duten
garrantzia nabarmendu nahian hiru urte daramatza Crash Comic jaialdia
antolatzen. Aurtengo edizioak inoiz baino egitarau osatuagoa du; betiere,
kontuan hartuta erakundeen diru laguntzak orain artekoak baino murritzagoak izan
direla.
Guztira 6.000 euroko laguntza ekonomikoa jaso du
aurtengo jaialdiak eta kopuru horrekin Atiza elkarteak Brainstom eta Tenkai
elkarteekin batera erakusketa antolatu eta komiki-liburua argitaratu du. Bi
horiek Zuloa aretoan (Hedegile kalean) ikusgai daude otsailaren 14a arte.
Gasteiz komikigintzaren hiriburutzat hartzen du I�aki
Larrinbe artistak. Bertakoak baitira Antonio Altarriba, Natxo Fernandez edota
Mauro Entrialgo, besteak beste. Hiru horiek Arabako hiriburuan urtetan sortu eta
garatu diren marrazkilarien adibide dira, baina berez askoz ere gehiago dira
gaur egun Gasteizen komikia lantzen dihardutenak, hala nola, Mikel Valverde,
Simonides edota Juan Manuel Diaz de Guere�u.
Ezin ahaztu TMEO argitalpena, komikigintzan erreferentea
dena. 1987. urtean Iru�ean sortu zen komikia eta horren ostean Gasteizen ezarri
zuen bere erredakzioa. Gaur egun independentea da eta 5.000 aleko tirada du.
Bertan Alvarez Rabo, Santi Orue edota Kini marrazkilarien lanak urteetan
mantendu izan dira, hastapenetatik gaur egun arte, alegia.
Zuloan azken hiru hamarkadetan izan diren marrazkiaren
izen handiko pertsonaien lana bildu dute. I�aki Larrinbek onartzen duen bezala,
�ez daude guztiak, aukeraketa bat besterik ez da�. Bertan komikietako marrazkiez
gain, marrazki bizidunen zirriborroak, gidoiak, aldizkariak eta egunkarien
aukeraketa bat ere badago. Azken hogeita hamar urteetako artisten eta euren
marrazkien bilduma ere argitaratu du Juan Manuel Diez de Guere�uk �Gure
komikiaren tamaina� liburuan.
|