GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-12-29
- Idi-probak
Uztarririk onenak neurtuko dira Debako proba ospetsuetan

DONOSTIA

Deban bihar gauean abiatuko dira bertako idi-probak, eta sekulako uztarri pila izango da bertako lehiaketan.Gaur egun, Abadiñokoekin batera, Euskal Herriko probarik garrantzitsuenetakoak dira Debakoak eta hori nabaritu egiten da parte-hartzaileen artean.

Bihar, 22.00etatik aitzinera, Izetaren, Epiolaren eta Etxetxoren uztarriak izango dira lehian. Etzi, 17.00etan hasita, Erleteren, Erretenen, Lopategiren ete Leteren idi pareak ikusi ahal izango dira. Astelehenean, 17.00etan hasita, Basoarteren, Letearen, Erleteren eta Mendiperen uztarriak arituko dira nor baino nor. Gero, atseden hartuko dute urtarrilaren 5era bitarte, eta egun horretan, Izeta anaien, Garroren eta Zerainen idiak arituko dira. Urtarrilaren 6an, 17.00etan eta 22.00etan jokatuko dira saioak, eta uztarriak hauek izango dira: Illarretarenak, Telleriaren bi, Artolarena, Anitxurena eta Subinasena.

Urtarrilaren 7an ere 17.00etan eta 22.00etan jokatuko dira saioak, Telleriaren, Lopategiren, Olidenen, Ixamaren, Amalurren eta Frantxillaren idiekin. Azken saioa urtarrilaren 8an jokatuko dute 21.00etan, Iketzaren, Illarretaren, Uzkudunen eta Txausonen idiekin.

Zaldi-mandoak

Zaldi-mandoetan, 600 ikusletik gora batu ziren joan den larunbatean Aiako apustuan. Gernika jatetxeko aberea eta Olarrearen aberea neurtu ziren. Gernikarena izan zen plazaratzen lehenengoa, eta 42 plaza, 7 zinta eta 2,65 metro egin zituen. Atzetik atera zen Olarrearena, baina ezin izan zuen aurrekoaren marka ondu, hark 42 plaza eta 0,5 metro egin baitzituen. Azkenean desafioa Gernikakoak irabazi zuen.

Munitibarren, berriz, azkeneko txanpan sartuko dira bertako zaldi-mando probak. Etzi, 17.00etan hasita, Canonen, Alberdiren eta Garmendiaren abereak izango dira. Urtarrilaren 1ean, azkeneko saioa jokatuko da 18.00etan, Garciaren, Elorduiren, Aurrekoetxearen eta Urkiagaren abereekin. Jadanik bi saio daude jokatuta, eta Zubizarretaren aberea da markarik onena duena 52 untze pasarekin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Isuzkitzako tunelarekin, azken txanpan sartu da Eibar-Gasteiz
Euskal Herria
Amnistiaren aldeko oihua kartzeletara iritsiko da
Jendartea
Odón Elorza pretende dar luz verde a la incineradora de Zubieta a contrarreloj
Mundua
Los etíopes y sus aliados somalíes entran en Mogadiscio
Ekonomia
Los arrantzales barajan movilizarse en caso de que Madrid no les reciba urgentemente
Euskal Herria
El PSN cambia su estrategia electoral por la presión de UPN
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss