Leiarekin bat egiteko deialdiak ugaritu dira
BAIONA
Bihar, Leia elkarteak Pirinioez gaindiko bide proiektuaren aurka manifestazioa eginen du Donapaleun, eta hara joateko deialdiak ugaritu egin dira azken egunotan. «Kamioi bidea»ren aurka Nafarroa Behereansortu den auzapezen kolektiboak, Abertzaleen Batasunak, LCRk, Hego Euskal Herriko Berdeek eta EAk bat egin dute ekimenarekin. Auzapezen kolektiboak, berriz ere,bide egitasmo horretan«kontraesan» handiak daudela salatu zuen.«Bidearen hiru laurdenetan hiru bideko ibilbidea jarri nahi dute. Lekuko herri eta eskualdeen arteko lotura hobetzea helburu duen bide baterako gehiegi dela iruditzen zaigu», nabarmendu zuten auzapezek. Horretaz gain, jakinez Akitania eskualdeak eta Estatu frantsesak itsas eta burdinbide garraioari lehentasuna eman nahi diotela, Nafarroa Beherean ahalmen handiko bide bat egiteak «zentzurik ez duela» azaldu zuten. «Aurrez ikusten duten proiektuak nazioarteko kamioi zirkulazioa hedatzen lagundu baizik ez du eginen, eta lekuko ekonomiarako kaltegarria izanen da», bukatu zuten esaten kolektiboko kideek. Berdeak, berriz, deialdia zabaltzeaz gain, beste «garraio mota batez» hausnartzeko garaia dela esan zuen. Manifestazioa, beraz, bihar arratsaldeko bi eta erdietan abiatuko da Donapaleuko Airetik aparkalekutik. Goizean, Arnegitik Donapaleu arte, laborariek “traktoreen bidea” ekimena eginen dute.
|