Guggenheim Museoak milioi bat bisitari baino gehiago izan ditu 2006an
BILBO
Guggenheim Bilbao Museoak 1.008.774 bisitari izan zituen 2006. urtean. Zifra horrek museoak ekitaldi horretarako espero zuen bisitari kopurua (880.000 bisitari) gainditu du, aurreikuspenak baino %14 bisitari gehiago izan baitira, 2005ean jasotako bisitari kopurua (965.082) baino %5 gehiago, Bilboko pinakotekako iturriek azaldu dutenez. Hori horrela, eta laugarren urtez jarraian, bisitari kopurua areagotu egin da, eta 1999an lortutako kuotak parekatu dituzte, urte hartan 1.060.000 lagun izan baitziren museoan.
Gehienak atzerritarrak Museoaren urte bukaera hain arrakastatsua izatea lortu duten bisitarien %60 atzerritarrak izan direla ere argitu dute arduradunek, eta horri dagokionez, urte batzuetatik hona Estatu frantseseko bisitariek (%16) duten presentzia eta «fideltasuna» ere nabarmendu dute.
Osterantzean, bisitarien %9 Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak izan dira, eta adinari dagokionez, aldiz, museoa gehien bisitatu dutenak 31 eta 44 urte bitartekoak izan ei dira.Arduradunen esanetan, 2006an Guggenheimek garatu duen arte-programazioaren «aniztasun eta kalitate altuak» eragin handia izan du erakundearentzat «hain pozgarria den zifra horretan». “Errusia!” erakusketa joan den irailean amaitu zen, eta museoaren historian bisitari gehien izan duen hirugarren erakusketa izan da, “Motozikletaren artea” eta “Richard Serra”ren ondoren. Sei hilabetetan, 620.000 lagun baino gehiagok ikusi zuten Errusiako artearen zortzi mende aztertzen zituen erakusketa. Harrera arrakastatsu hark, gai- nera, 2006ko abuztuaren hileroko bisitari kopurua (176.000 baino gehiago) bere historiako altuena izatea eragin zuen. Bestalde, “Kolore-eremu pintura” ere, 2006an egindako Bilduma Iraunkorreko bost erakusketetako bat, oso ondo hartu du publikoak. “Max Beckmann: akuarelak eta pastelak” sortzaile
alemaniarraren paper gaineko obrarik atseginena erakusten zuenak 371.000
bisitari erakarri zituen, eta hala, gehien bisitatutako hirugarren erakusketa
bihurtu zen. Gainera, 1997tik aurrera begiratuz, eguneroko hirugarren batez
bestekoa lortu zuen, eguneko 4.524 bisitarirekin.
|