GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2007-01-03
Gamesak 266 milioiko salmenta egin du AEBetan

GASTEIZ

Gamesak lau parke eoliko saldu dizkio Babcock & Bronwn taldeari Estatu Batuetan. Joan den azaroaren 23an iragarri zuten operazioa 266 milioi euroan itxi dute.

Enpresak atzo aditzera eman zuenez, akordioa Federal Energy Regulation Commission elkartearen baimena lortu ondoren egin dute. Gamesak instalazio horiek dituzten enpresetan akzioak zituen eta horiexek erosi dizkio, hain zuzen ere, Babcock & Brown enpresak. Instalazio guztien potentzia 232,6 megawattekoa da.

Aipaturiko parke eolikoak Pennsylvania estatuko Cambria eta Blair konderrietan eta Illinoiseko Lee konderrian daude.

Gasteizen egoitza nagusia duen enpresa horrek jakinarazi duenez, operazio horren bitartez bere egoera sendotzen du Estatu Batuetako merkatuan. Izan ere, lurralde horri lehentasuna eman dio Gamesak nazioartean egin nahi duen zabaltze prozesuaren barruan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El joven muerto en Martutene estaba internado en una celda de aislamiento
Jendartea
En 2006 el precio de la vivienda nueva ha subido el 6,7%
Euskal Herria
Madrid calcula que hay más de 25.000 toneladas de escombros
Euskal Herria
Frankismoa goraipatzea salatuko dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusian
Mundua
Ban Kin Moon llama a la «unidad de acción» de la ONU
Euskal Herria
Rubalcaba va más allá que Zapatero al anunciar la ruptura del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss