GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-03
- Frantziako Kopa
Aviron buru-belarri ari da kanporaketa prestatzen

BAIONA

Aviron futbol taldea buru-belarri ari da datorren igande arratsaldean Lyonen aurka jokatuko duen Frantziako Kopako bederatzigarren kanporaketa prestatzen.

Abenduaren 23an jokatu zuen azkeneko neurketa, Ligakoa, Les Herbiersen aurka, eta 2-1 irabazi ostean, oporrak izan zituzten jokalariek abenduaren 29ra bitarte. Egun horretan lan saio bat izan zuten, baina 30ean bi izan zituzten, eta bat berrio ere 31n. Urteberri egunean jai izan zuten, eta atzo berriro ere Alain Pochaten esanetara aritu ziren igandeko partidari begira.

Gaur ere arratsaldez izango dute lan saioa, baina gainerako asteetan ere osteguna izaten dute asteko jaiegun bakarra, eta aste honetan ere horrela izango da. Ostiral arratsaldean ere azken-aurreko lan saioa izango dute, eta larunbat eguerdian azkenekoa. Horren ostean ezagutaraziko du AlainPochatek Lyonen aurkako partidarako deialdia, eta ondoren deitutakoak Baionako hotel batean bilduko dira partidako ordua heldu bitarte.

Jokalariei dagokienez, une honetan egongo ez diren bakarrak Philippe Lalane eta Sautier dira. Zuri-urdinen atzelariak belauneko lotailu gurutzatuak apurtuta ditu, eta ez du aurten gehiago jokatzerik izango. Sautierrek, berriz, Les Herbiersen aurka hartu zuen min. Ez du Lalanek duen bezain lesio larria, baina ez du Lyonen aurka jokatzerik izango.

Beste batzuk, ordea, zalantzan daude. Estrade, El Hajjam eta Balde dira. Hirurak ere entrenatzen ari dira, baina ez daude ehuneko ehunean, nahiz eta igande arratsalderako erabat osatuta egotea espero duten.

Lyoni dagokionez, atzo itzuli ziren entrenamenduetara, Gabonetako oporrak pasatu ostean. Orain igande arte izango dute neurketa prestatzeko aukera, nahiz eta asteko azkeneko lan saioa larunbatean egingo duten. Larunbat arratsaldean Euskal Herrian izatea espero da.

Sarrerak salgai

Sarrerak salgai daude. 30 eurokoa izango da garestiena, eta 5 euro merkeena. Hori bai, azkeneko salneurri horretako sarrerak erosita, ate atzeko harmailetatik ikus behar da partida, eta ez da ahaztu behar Jean Dauguerrek atletismoko pista duela eta ate atzeko harmailak baxuak direla.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El joven muerto en Martutene estaba internado en una celda de aislamiento
Jendartea
En 2006 el precio de la vivienda nueva ha subido el 6,7%
Euskal Herria
Madrid calcula que hay más de 25.000 toneladas de escombros
Euskal Herria
Frankismoa goraipatzea salatuko dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusian
Mundua
Ban Kin Moon llama a la «unidad de acción» de la ONU
Euskal Herria
Rubalcaba va más allá que Zapatero al anunciar la ruptura del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss