- Saskibaloia-Euroliga
Garaipen eroso bat lortzeko aukera ezin hobea
·Rhein Energie lehiaketan aurrera egiteko aukerarik ez duena hartuko du gaur Tauk
GASTEIZ
Sailkapenean 2006. urtea ezin hobeto amaitu duen arren lehena da bai ACBn baita Euroligako bere multzoan ere, azken asteetan jokoan makalaldi bat izan du Tau Baskoniak, eta uste eta nahi baino izerdi gehiago botata atera ditu aurrera azken norgehiagokak. Urte berriak, hala eta guztiz ere, bolada hori eteteko eta garaipen eroso bat lortzeko aukera ekarri die gasteiztarrei. Izan ere, Rhein Energie lehiaketako talderik eskasenaren aurka jokatu beharko baitu gaur Zurbaoko pabiloian.Bi garaipenekin Climamioren aurka Bolnian eta Prokomen aurka Alemanian eta zazpi porrotekin, Sasa Obradovicen taldeak argi dauka ia ezinezkoa duela txapelketan jarraitzea, eta horrexegatik Alemaniako ligarako hirugarrena da sailkapen nagusian gordetzen ditu indarrak. Lehendabiziko itzulian, Dusseldorfen jokatutako partidan, Alemaniako txapeldunak ez ziren aurkari izan gasteiztarrentzat, eta Perasovicen mutilek aspaldiko garaipenik errazena ACBn Valladoliden aurka eskuratutakoarekin batera lortu zuten euren erasoko jokorako inolako oztoporik ez baitzuten aurkitu. Zurbaoko pabiloian jokatzeak ematen dion indarraz gain Euroligan 21 neurketa irabazi ditu jarraian eta ACBn ez du partidarik galdu aurtengo denboraldian, Alemanian aurkitu zuen baino kontrario eskasagoa izango du gaur parean Gasteizko taldeak; izan ere, Marcus Faison bere jokalaririk onenetakoa zen hegalekoa galdu baitu, Unicajak Marcus Brownen ordez fitxatu baitu.
Lan fisikoa
Halako partida guztietan gertatzen den moduan, Baskoniaren arazo nagusia gehiegizko konfiantza izango da. Saskipeko jokoan Baskoniak erraz nagusitu beharko luke, are gehiago Tiago Splitter erabat osatuta egonda. Gainera, kanpoko lerroa alemaniarren armarik onena den arren, gasteiztarrek ez lukete arazorik izan behar partida erosotasunez aurrera atera eta larunbateko derbirako indarrak gordetzeko.Izan ere, azken makalaldiaren arrazoia taldea Gasteizen dela baliatuta azkenaldian egiten ari den aparteko lan fisikoa izan daiteke, otsailean Malagan jokatuko den Kopan sasoi betean egon nahi baitu.
«Hay que respetar al rival»
J.O.
GASTEIZ Velimir Perasovic no quiere que sus jugadores se relajen y pidió y prometió «mucho respeto» hacia un Rhein Energie que llega a Gasteiz con el papel de víctima propiciatoria. «Me parece peligroso hablar de un rival fácil. Después de jugar contra nosotros demostraron capacidad de ganar en Bolonia o de jugar partidos disputados contra varios equipos del grupo. Quizás su único pero fue el partido que nosotros disputamos allí, ya que les sacamos mucha diferencia, pero es el actual campeón de su país y por eso no me gusta hablar en términos de minusvalorar al rival», señaló el croata, que entiende que Devin Green aporta capacidad física a su rival.
|