GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2007-01-03
Mutiloa: "Bikote indartsuak osatu nahi izan ditugu"

BILBO

Aurkezpena amaitutakoan, Aspeko arduradun Patxi Mutiloa izan zen begirada guztien erdigunea. Mutiloaren hitzetan, Fernando Goñi eta Oscar Lasa txapelketan sartuta «bikote indartsuagoak» bilatu nahi izan dituzte. «Erabakia oso zaila izan da. Oraingoan Barriola eta Laskurain geratu dira kanpoan, baina hurrengo batean beste batzuek izan beharko dute. Erabakia hartu beharra zegoen eta hori da gure lana. Erabaki guztietan bezalaxe, honetan ere denborak eta emaitzak emango digu edota kenduko digu arrazoia», adierazi zuen Mutiloak.

Goñi III.a bera da faborito handietako bat Irujorekin bikote osatuta, baina Zubirikoak nahiago du apurka-apurka joan. «Gure helburua beste zazpi bikoteen berbera da: txapela irabaztea. Baina hori kantxan lortu behar da eta ez da batere erraza izango. Badakit Joanekin jokatzen duen atzelaria beti faborito izango dela baina badaude beste bikote oso gogor batzuk ere. Nik, adibidez, Olaizola II-Otxandorena nabarmenduko nuke», esan zuen Fernandok.

Beste atzelari beterano batek, berriz, Ruben Belokik, lehiaketaren gogortasuna nabarmendu zuen beste ezeren gainetik. «Nik askoz nahiago dut kanporaketa zuzenen bidez jokatu ligaxka bidez baino. Txapelketa luzea egingo da eta arazo fisikoek, lesioek, eskuko minek... zer esan handia izango dute. Guri dagokigunez, Asier Olaizolarekin oso pozik jokatuko dut eta edozeini lanak emango dizkiogula uste dut», adierazi zuen Burlatako atzelariak.

Pedro Martinez de Eulate, azkenik, itxaropentsu agertu zen, nahiz eta egoera onenean ez dela hasiko onartu. «Chafeerekin hasi eta gero aurrelariz aldatzea zaila izango da. Asko eskatuko didate eta ongi iritsi nahi dut txapelketara. Ligaxkako partidetan hobetzen joan beharko dut final-laurdenetara fin iristeko», amaitu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El joven muerto en Martutene estaba internado en una celda de aislamiento
Jendartea
En 2006 el precio de la vivienda nueva ha subido el 6,7%
Euskal Herria
Madrid calcula que hay más de 25.000 toneladas de escombros
Euskal Herria
Frankismoa goraipatzea salatuko dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusian
Mundua
Ban Kin Moon llama a la «unidad de acción» de la ONU
Euskal Herria
Rubalcaba va más allá que Zapatero al anunciar la ruptura del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss