GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-09
«Euskaldun heretikoak, magia eta sorginak» plazaratu du Rafa Castellanok
·Kondairak eta hainbat talde heretiko edo baztertuei buruzko testuak biltzen ditu liburuak

DONOSTIA

“Euskaldun heretikoak, magia eta sorginak” da Rafa Castellanok plazaratu duen liburu berria. Heretiko eta sorginen bide horretan lehen ere hamaika pauso egindakoa da kazetari debarra, baina oraingoan euskaraz egin ditu pausoak, Gaiak argitaletxearen eskutik.

Liburuaren lehenengo zatian, Julien Vinson-ek Ipar Euskal Herrian barrena XIX. mendean bildu zituen hainbat kontakizun berriz ere kontatu ditu Castellanok, hori bai, eguneratuta, nobela gisa, eta debarrak bere-berea duen modu umoretsu eta bizian. Hor, itzalik gabeko gizona, Donibaneko apaizaren hiltzailea edota Aldudeko ergela topatuko ditu irakurleak, baita gizotsoren bat edo beste ere.

Bigarren zatian, berriz, erreportajearen eta saiakeraren artean dauden testuen bidez, Euskal Herriko talde baztertu eta heretikoen historian sakondu du Castellanok. Agotak edota Durangoko heretikoak dira liburuaren zati horren protagonista batzuk. Euskal satanismoak ere badu tarterik.

“Euskaldun heretikoak, magia eta sorginak” liburuaren bukaeran, «eskupeko» gisa-edo, “Egun pare bat Gaskoniako Bigorre aldean” testua gehitu du Rafa Castellanok. Testu horretan inoiz euskaldunez populatuta egon zen eskualde hartako hamaika gauza jakingarri biltzen ditu egileak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromisos multilaterales
Euskal Herria
La defensa renuncia a la pericial e insta a la Fiscalía a que retire las acusaciones
Euskal Herria
EPPK iniciará una nueva lucha en el próximo mes
Kirolak
Piterman: «La limpieza no ha terminado»
Jendartea
A la busqueda del abrigo en rebajas
Euskal Herria
Batasuna emplaza a Madrid y a ETA a hacer público su compromiso con el proceso político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss