Ofizialeak ordaintzen ez zituen etxegilea epaitu dute
BAIONA Baionako Merkataritza Auzitegian, Xabier Gantois etxegilearen kontrako epaiketa izan zen atzo. Izan ere, iragan udazkenean zenbait gremiotako ofizialeek salaketa jarri zuten haren kontra, egin zuten lana ordaintzen ez zielako. Kazetariak ikusi zituenean, Gantoisek nahiago izan zuen bertan ez izan, eta abokatuak ordezkatu zuen auzitegian. Fiskaltzak etxegilearen enpresa guztiak likidatzeko eskatu zuen, eta bere abokatuaren ustez ez da hori bide egokia. Gantoisek justizia administraziopean dituen zenbait enpresaren aktiboetatik milioi bat euro lor daitekeela uste du abokatuak. Diru horrekin ofizialeekin dituen zorrak kitatzea eta %90 ordaindua duten etxe-erosleei beren etxebizitza eskuratzeko aukera ematea proposatu zuen. Epaitegiak urtarrilaren 22an ezagutaraziko du erabakia.
|