GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2007-01-09
Auzia multinazionalen «mehatxuen» ondorio dela adierazi du Nicholson-ek
Brasilgo «basamortu berdeak» salatzeko, iazko martxoaren 8an Rio Grande do Soul Estatuan dagoen Aracruz Celulosa multinazionalean eginiko ekintza batengatik deklaratu zuen atzo Paul Nicholsonek Gernikako epaitegian. 8 eta 30 urte bitarteko kartzela zigorra eskatzen dute harentzat. Auzia multinazionalen «mehatxuen» ondorio dela adierazi zuen. Prozesu berean, 30 emakume brasildar eta La Via Campesinako zuzendaritzako zenbait kide auzipetuta daude.

GERNIKA

Brasilgo Rio Grande do Sul Estatuan, Barba Negra de Barra do Ribeiro haziendan hain zuzen ere, Aracruz Celusosa multinazionalean iazko martxoaren 8an eginiko ekintza batengatik 8 eta 30 urte bitarteko kartzela zigorra eskatzen dute EHNEko eta La Via Campesinako kide Paul Nicholson-entzat.

Atzo inputatu gisa deklaratu zuen Gernikako epaitegian. Besteren artean, «landareak lurzorutik kendu eta ikerketa bioteknologikoko laborategia okupatzea, jabetza pribatua bortxatzea, landare eta laborategiak suntsitzea, bahiketa, espioitza industriala, lapurreta, talde armatua sortzea, legez kanpoko talde bateko kide izatea, edukiak ezkutatzea edo dirua garbitzea» leporatzen diote. Epailearen aurrean eginiko adierazpenean jakinarazi zuenez, «epaiketa politiko hau multinazionalen politiken auzipetzea» izan dadin nazioarteko kanpaina abian ipiniko du La Via Campesinak.

Nicholson ez ezik, Movimiento Sin Tierra eta Mujeres Campesinas de Brasilgo 30 emakume baserritar eta La Via Campesinako zuzendaritzako zenbait kide auzipetuta daude.

EHNEren ustean, auzipetze horiek nekazaritza mugimendua eta erakundeak kriminalizatzeko saiakerak dira. «La Via Campesina bezalako taldeek lurraren erabilera soziala eta munduko baserritarren eskubideak errespetatzea besterik ez dute aldarrikatzen. Azken batean, elikadura subirotasuna eta landa eremu bizi baten alde lan egiteko eskatzen dute», adierazi zuen sindikatuak. Hala, gehiegizkotzat jo zituen eskatutako kartzela zigorrak.

FAOk sustatuta, Porto Alegren egiten ari ziren Nekazaritza Erreformaren Nazioarteko Konferentzian egin zuten epaitu nahi duten ekintzahori. Bertan 2.000 emakumek esku hartu zuten. Helburua zelulosa egiteko eukalipto, akazia eta pinudien landaketa masiboa salatzea zen. «Basamortu berdea» deitzen diete landaketa mota horiei. Handitzen doazen heinean, biodibertsitatea galtzen joaten da, nekazaritzarako lurrak suntsitzen dira eta errekak lehortu.

EHNEk azaldu zuenez, eukalipto, akazia eta pinudien monokultiboen milaka hektareek osatzen dute Aracruz Celulosa enpresa. «Herrialde indigena eta baserritarrak lurrik gabe uzten ditu, eta biodibertsitatearen kontra ere egiten du. Gainera, enpresaren laborategietan ingeniaritza genetikoa erabiltzen dute, eta horrek monokultiboetan erabiltzen dutenaren susmoa areagotzen du», nabarmendu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromisos multilaterales
Euskal Herria
La defensa renuncia a la pericial e insta a la Fiscalía a que retire las acusaciones
Euskal Herria
EPPK iniciará una nueva lucha en el próximo mes
Kirolak
Piterman: «La limpieza no ha terminado»
Jendartea
A la busqueda del abrigo en rebajas
Euskal Herria
Batasuna emplaza a Madrid y a ETA a hacer público su compromiso con el proceso político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss