GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-09
Espetxeetako Erakundeek presondegi berria ere Zubietan jartzea onartu dute
Estatu espainoleko Espetxeetako Erakundeetako zuzendaritza nagusiak Donostiako presondegi berria ere, erraustegiarekin batera, Zubietan jartzea onartu duela adierazi zuen atzo Odon Elortzak. Haren hitzetan, erakunde horren eskakizun bakarra bi azpiegitura horiek elkarren ondoan ez egotea zen. Errauste-plantaren kokagunea aldatu eta bi eraikinen artean ikus-kontakturik ez izatea nahiko jo dute kartzela eta biak distantzia gutxira kokatzeko.

DONOSTIA

Martuteneko presondegia Zubietara lekualdatzeko asmoz dabil Estatu espainoleko Espetxeetako Erakundeetako Zuzendaritza Nagusia. Hori jakinarazi zuen atzo Donostiako alkate Odon Elortzak. Horretarako erakunde espainolak jarritako baldintza bakarra, Udaleko buruak adierazi zuenez, bi azpiegiturak elkarrengatik «bereizita» egotea da.

Donostiako alkateak atzoko agerraldian adierazi zuenez, Mercedes Gallizok zuzentzen duen erakundeak «duela gutxi» Elortzari berari jakinarazi zion Udal horrek espetxe berrirako proposatutako kokagunea ­Zubietakoa­ onartuko zuela baldin eta horrek eta erraustegiak «elkar ukitzen» ez badute. Alde horretatik, Donostiako Udal Gobernuak ­PSE eta IU­ aurkeztutako proposamena oraindik ere «airean» dagoela onartu zuen Elortzak, baina aipatutako baldintza betetzen duela ziurtatu zuen. «Presondegia Zubietako muinoen alde batera egongo da, eta erraustegia, bestera», azaldu zuen.

Zehaztasunik ez

Joan den astean Gallizok planteamendu hori onartu zuela baieztatu zuen Elortzak, nahiz eta oraindik ere zalantza eta zehaztasun bat baino gehiago badela onartu zuen.

Besteren artean, presondegi berriak Zubietako lurretan hartuko duen kokapena zehaztu gabe dagoela jakinarazi zuen. «Zubietako muinoetako goiko plataforman» eraikiko dutela adierazi zuen, eta 500 hektarea inguru hartuko dituela, baina ez zuen kokapen jakinik eman ahal izan.

Afera horretan guztian garrantzi handia duen arren, bada beste datu bat ere oraindik zehazteke dagoena: espetxearen eta erraustegiaren arteko tartea. Elortzaren esanetan, oraindik ez dute bi azpiegituren arteko gutxieneko tarterik finkatu, baina jakinarazi zuenez, distantzia hori «duela hiru aste proposatu zuten 50-100 metroko tartea baino askoz ere handiagoa izango da».

Horrez gainera, elkarren arteko ikus-kontakturik ez dela egongo jakinarazi zuen Donostiako alkateak.

Horren hitzetan, gainera, Donostia osoan ez dago presondegi bat egiteko beste lekurik aukeran, nahiz eta erraustegia ere «ziurrenik», bertan eraikiko duten. Hori, Landarbaso «zorroztasun handiegirik gabe» eta «aurreiritzi dezenterekin» alde batera utzi izanaren ondorio dela adierazi zuen.

Agerraldia amaitzeko, azkenik, berriz ere nabarmendu nahi izan zuen Donostian ez dagoela beste aukerarik halako «udalaz gaindiko» azpiegiturak kokatzeko, «nahiz inoren gustuko ez izan».



Ez-etikoa etiko bihurtua

DONOSTIA

Zubietako, Lasarte-Oriako eta Usurbilgo erraustegiaren aurkako taldeek aurreko astean nabarmendu zutenez, bi eraikinak elkarren ondoan jartzea ez da legezkoa, baina orain «etikoa» da. «Duela bi hilabete Elortzarentzat ez zen etikoa legeria ez betetzea. Foru Aldundiari, berriz, berdin zitzaion. Orduan, Elortza jaunak esan zuen ez zela etikoa erraustegia kartzela ondoan jartzea, baina mendiaren beste aldean jarrita, 500 metro urrunduta, bai. Bi hilabete geroago, etika hori moldatu egin du, eta orain orekatua da hiru herri eta azpiegitura guztiak, kartzela barne, 2.000 metroko eremu batean sartzea», salatu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromisos multilaterales
Euskal Herria
La defensa renuncia a la pericial e insta a la Fiscalía a que retire las acusaciones
Euskal Herria
EPPK iniciará una nueva lucha en el próximo mes
Kirolak
Piterman: «La limpieza no ha terminado»
Jendartea
A la busqueda del abrigo en rebajas
Euskal Herria
Batasuna emplaza a Madrid y a ETA a hacer público su compromiso con el proceso político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss