GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2007-01-09
- Liga Federala
Nafarroak kezka guztiak baztertzeko moduko garaipena lortu du
·Maulek eta Donibane Lohizunek, berriz, ezin izan dituzte puntuak batu

DONIBANE GARAZI

Liga Federaleko Lehen Mailan, puntuen premian itzuli dira euskal taldeak Eguberrietako oporretatik. Nafarroak bakarrik irabazi du, bai Maulek baita Donibane Lohizunek ere galdu egin baitituzte asteburu honetan jokatu dituzten norgehiagokak.

Bosgarren multzoan, zuberotarrek sailkapeneko lehenengoari egin zioten bisita, Blagnaci, eta ezin izan zuten ezer onik lortu; 48 eta 17 galdu zuten. Maule mailari eusteko borrokan ari da; Liga oso ongi hasi zuen, baina azkenaldian neurketak aurrera ateratzea asko ari zaio kostatzen. Entsegu bat eta lau zigor-kolpe gauzatu zituzten jokalari zuberotarrek.

Multzoko beste euskal taldeak, ordea, bestelako emaitza lortu zuen; izan ere, Nafarroak irabazi zuen 19 eta 15 Lavaurren aurka. Talde osoak egin zuen hori-gorrien entsegu bakarra, eta Zelanek transformazio bat eta lau zigor-kolpe egin zituen. Partidako puntugile nagusia bihurtu zen modu horretan. Nafarroak bolada txar bat izan du, baina azken emaitzen arabera, badirudi gainditu duela.

Seigarren multzoan, Donibane Lohizunek behar zuen garaipena lehen postuetan itsatsita jarraitzeko, baina gorri-berdeek ezin izan zuten helburua bete, eta astindua hartu zuten Lurdaren zelaian, 32 eta 15 galdu baitzuten. Lau entsegu hartu zituzten, baina ez ziren bakar bat ere egiteko gai izan, lortutako puntu guztiak ostikoen bidez izan baitziren. Haisagerrek egin zituen guztiak bost zigor-kolpe gauzatuta. Orain, etxean sendo jarraitu beharko dute, helburuekin aurrera egin nahi baldin badute, bestela, jai dute. Lapurtarren helburua bigarren fasea jokatzea da, eta oraingoz hor daude sartuta. Baina ezusteko gehiegi izateko tarterik ez du, atzeko taldeak ere gainean baititu Donibane Lohizunek.

Sailkapenari begira jarrita, bosgarren multzoan, Nafarroak ongi sailkatuta jarraitzen du, eta laugarren dago 24 punturekin. Maule, berriz, azken-aurreko postuan dago, jaitsierako lekuetan, 19 punturekin. Seigarren multzoan, Donibane Lohizune hirugarren postuan dago 26 punturekin.

Lehen Maila horretako lehenengo fasea amaitzear dago, bi jardunaldi besterik ez baita geratzen; izan ere, multzo bakoitzean zortzina talde baitaude. Beraz, datorren asteburuan jokatuko dute azken-aurreko partida, eta gero, hilabete bateko atsedena izango dute azkeneko jardunaldia jokatu bitarte. Maulek galtzak bete lan izango du mailari eusteko; eta Nafarroak eta Donibane Lohizunek, aldiz, bigarren fasea jokatzeko aukerak izaten jarraitzen dute. Talde bakoitzari partida bana etxean eta beste bat kanpoan geratzen zaie.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromisos multilaterales
Euskal Herria
La defensa renuncia a la pericial e insta a la Fiscalía a que retire las acusaciones
Euskal Herria
EPPK iniciará una nueva lucha en el próximo mes
Kirolak
Piterman: «La limpieza no ha terminado»
Jendartea
A la busqueda del abrigo en rebajas
Euskal Herria
Batasuna emplaza a Madrid y a ETA a hacer público su compromiso con el proceso político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss