GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-14
«Jakin»en iraganari eta geroari buruzko iritzi bilketa, 157. zenbakian

DONOSTIA

Iazkoa ospakizun urtea izan da “Jakin”entzat. Batetik, hainbat ekitaldi antolatu ditu aldizkariak 50. urtemuga ospatzeko. Bestetik, aldizkaria bera hobetu eta modernizatzeko egitasmorik ere abiatu du. Urteurrenaren kronika labur baten bidez ematen du aldizkariak egindakoaren berri: Arantzazuri eta sortzaileei esker oneko omenaldia, aldizkariaren hemerotekaren digitalizazioa, berrikuntzak, promozio eta harpidetza kanpaina, “50eko hamarkada Euskal Herrian” mahai-ingurua, “Jakin”en historia biltzen duen dokumentala, Argizaiola Omen saria...

50. urtemuga ospatzeko ekitaldi nagusia Donostiako Miramar Jauregian egin zuten azaroaren 23an. Bertan Joan Mari Torrealdai “Jakin”eko zuzendariak eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak hartu zuten hitza, eta bi hitzaldiok ere biltzen ditu azken zenbaki horrek. Finean, bere iraganari eta historiari begiratzeko baliatu du urteurrena. Baina, atzera begiratzeaz gain, geroa lantzeari ere ekin dio, euskal kulturaren esparruan bete behar duen lekua berrasmatzeari, hain zuzen.

Horretarako, hainbat lankide aditurengana jo du iritzi eske, eta aldizkariaren iraganari eta etorkizunari buruz ere itaundu die. “Jakin”i buruzko iritzia jaso nahian kanpora jotzeko erabaki horrek badu aurrekaririk. Batzuetan, irakurle eta harpidedunei eskatu die iritzia, eta besteetan, oraingoan bezala, lankide eta adituei. Betiere, “Jakin”en historiaren une esanguratsuetan: 1956ko lehen alean; 1959an, hizkuntz eta kultur ereduari buruzko eztabaidaren erdian; 1964an, hiru urteko debekualdia gaindituta aldizkaria laiko eta hiritar bihurtzen hasi zenean; 1976an, Francoren heriotzaren eta 7 urteko debekuaren ondoren aro berria diseinatzen ari zenean; eta, 1981ean, zilarrezko urtemuga zela-eta.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Bera eta Lesakako hiru mendizale hil dira Taillon igotzen, amilduta
Euskal Herria
Ibarretxe reúne a cerca de 44.000 personas en Bilbo
Ekonomia
Caballito despide al presidente del comité durante la huelga
Mundua
Sinn Féin lidera el proceso irlandés abriendo un debate interno sobre la Policía
Euskal Herria
«Se necesita un chequeo y hablar para superar todos los obstáculos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss