GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-14
Baxe Nafarroako Herri Antzokia abiatu dute egitarau zabal eta askotarikoarekin
Baxe Nafarroako Herri Antzokia egiturak zuzeneko ekitaldiak sustatu eta antolatuko ditu Nafarroa Behere osoan. Ikusleen gogoak asetzea eta dantzako eta antzerkiko profesional eta amateurrei aukerak ematea du helburu Herri Antzokiak. Urtearen lehenbiziko hiruhilekoan ikusgarri ugari izanen da, eta lehena gaur Aiziritzen emanen duten «Soli» dantza da.

«Ez da egitura berri bat, eremu zabalketa bat baizik, eta horren betebeharrak Garazikus elkarteari eman zaizkio», azaldu zuen Herri Antzokiko langile Bahattitta Lefran-ek. «Duela bi urte, Garazikus elkarteak Herri Antzokiaren eginbeharrak betetzen ditu, erran nahi baita, ikusgarriak ekartzeaz, amateurrak eta profesionalak sostengatzeaz, eskoletan ibilbide kulturalak antolatzeaz eta bestez arduratzen da», jakinarazi zuen Herri Antzokiko langileak.

Orain arte Garazi inguruan egiten zuten lana Nafarroa Behere osora zabaldu dute orain: «Iaz, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak Nafarroa Behereko hiru herri elkargoei, hau da Amikuzekoari, Oztibarrekoari eta Garazi-Baigorrikoari, kultura eskumenak guri emateko galdegin zien, eta horrela sortu da Baxe Nafarroa Herri Antzokia», adierazi zuen Lefran-ek. Ofizialki 2007. urtearen hasieran abian jarri zen egitura ikasturte hasieran hasi zen lanean.

Antzerkia eta dantza

Hip hopa era harrigarriro ezberdinetan ikusteko aukera izanen da Aiziritzen, gaur, arratsaldeko bostetan. Bordeleko Rêvolution konpainiak “Soli” ikusgarria emanen du. Nafarroa Behere aldean lau aldiz egona da taldea, eta ikusleekin, dantzariekin eta gazteekin egindako elkarketekin osatzen da. Lan horrek emaitzak utziak ditu Donibane Garazi aldean; izan ere, ikusgarriari hasiera biribila emanen dion Garaztarrak dantza-taldeak arin-arinak eta fandangoak hip hop erara dantzatuko baititu. Bahattitta Lefran-ek Garaztarrak taldearen lanaren harrera ona nabarmendu zuen: «Famatua egin da euskal dantzak hip hop eran dantzatzen dituelako».

Dantzaren ondoren, antzerkiaren hilabetea izanen da urtarrila. Hilaren 21ean, Boris Vianen “Le Goûter des generaux” antzeztuko du Goazen taldeak Donibane Garazin. Urtarrilaren 23an, berriz, familia guztiarentzako txotxongilo antzerkia izanen da Izpuran. Baxe Nafarroa Herri Antzokiak sortutako “Anaiatxo berezia” lana emanen dute arratseko bederatzietan. Obra hori bera martxoaren 27an ere emanen dute Donapaleun.

Otsailaren 2an eta 3an, Chimeres taldearen “Mamie memoire” antzezlana izanen da Izpuran. “Consommables” antzer- ki zientifikoa emanen du Tombes du ciel konpainiak Lartzabalen, otsailaren 16an. Hilabetea bukatzeko, Ballet Biarritz Juniorreko dantzari gazteek emanaldia eginen dute Donibane Garazin, otsailaren 23an.

Ecla konpainiaren “Le bourgeois gentilhomme” aurkeztuko dute martxoaren 8an eta 9an, Donibane Garazin. “Boudebois” Pinotxoren moldaketa den txotxongilo antzerkia aurkeztuko du Traboules-ek martxoaren 23an, Armendaritzen. Herri Antzokiak bideratu “Dale recuerdos” aurkeztuko dute Izpuran, martxoaren 30ean eta 31n.



Sorkuntzak gazte eta adinekoentzat
I. E.

DONIBANE GARAZI

Martxoaren 23an lehen aldiz emanen duten “Anaiatxo berezia” txontxongilo lana Izpuran lantzen ari dira orain Baxe Nafarroa Herri Antzokiaren borondateari esker. «Guk pentsatzen dugu gure lana ere badela horrelako sorkuntzak aurkeztea. Urtero gazteentzat euskaraz sorkuntza bat egiten saiatzen gara, ez baita eskaintza handirik eremu horretan», azaldu zuen Herri Antzokiko langile Bahattitta Lefran-ek.

Gazteentzat ez ezik adineko jendearentzat eta jendearekin eginen den sorkuntza bat ere ari dira prestatzen Nafarroa Beherean. «Martxoan egitasmo biziki polita dugu, eta pertsona zaharrekin eginen dugu. ‘Dale recuerdos’ izena du», azaldu zuen Lefran-ek.

Protagonisten bila ari direla jakinarazi zuen: «1932. urtea aitzin sortutako pertsonak xerkatzen ditugu oroimenari buruzko antzezlan bat egiteko». Hamar edo hamabi pertsona bildu nahi dituzte. «Lanean ez da testu idatzirik izanen; hari bat izanen da pertsonen oroitzapenak egituratzeko, baina berek nahi duten bezala kontatuko dituzte», azaldu zuen Bahattitta Lefranek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Bera eta Lesakako hiru mendizale hil dira Taillon igotzen, amilduta
Euskal Herria
Ibarretxe reúne a cerca de 44.000 personas en Bilbo
Ekonomia
Caballito despide al presidente del comité durante la huelga
Mundua
Sinn Féin lidera el proceso irlandés abriendo un debate interno sobre la Policía
Euskal Herria
«Se necesita un chequeo y hablar para superar todos los obstáculos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss