GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-14
Uriberen «Bitarten heldu eskutik» ingelesez paratu dute
Kirmen Uriberen «Bitartean heldu eskutik» (Susa, 2001) poema liburua euskaratik ingelesera itzuli du Graywolf Estatu Batuetako argitaletxe ospetsuak. Itzulpena Elisabeth Macklin poetak egin du eta lanak PEN Klubaren eta Lannan Fundazioaren laguntza jaso du. Uribek udaberrian hasiko du errezitaldi bira Estatu Batuetan, eta udazkenean ere emanaldiak egingo ditu.

GASTEIZ

«Lasai. Lasai. Hauxe da denbora honetan guztian Elisabeth Macklinek erabili duen hitza», kontatu du Kirmen Uribek. Eta azkenean, “Bitartean heldu eskutik” liburuak, presarik gabe eta argitaratu zenetik lau urte pasatu ostean, bere azken fruitua jaso berri du, AEBetako Graywolf poesia etxeak ingeleseko itzulpena argitaratu baitu.

Duela bost urte Kirmen Uribek idatziriko poema liburua apurka-apurka bere bide propioa garatzen joan da. Lehendabizi, 2004an, Visor etxeak gaztelaniaz eskaini zuen, eta gero, 2006an, Castor Astralek frantsesez. «Lau urte hauetan dozena bat aldizkaritan atera izan da liburua, eta 2003an New Yorken euskaraz zein ingelesez argitaratu izana ere sekulako poza izan zen ­nabarmendu du Ondarroako poetak­. Epe honetan ere errezitaldiak eskaini ditugu Estatu Batuetan, bai nik bakarrik, bai Mikel Urdangarin, Rafa Ruedarekin eta Bingen Mendizabalekin».

Bizirik dagoen liburua

Itzulpena euskaratik zuzenean ingelesera egin izanaren garrantzia nabarmendu du Uribek, baita orain arte Estatu Batuetan euskaratik zuzenean itzulitako lehen argitalpena izana ere. «Interesgarria eta pozgarria da, argitaletxeak berak izan duen interesaren ondorioz zabaldutako lana delako. Hori baita garrantzitsuena, handik sorturiko ekimena izan dela», esan du. Egitasmoak ere PEN Klub amerikarraren eta Lannan Fundazioaren laguntza jaso du.

Elisabeth Macklinek berak egindako itzulpena da. «Bera ere poeta da eta nabari da lanean. Urteetako lana egin du, nire lana barneratu duelako eta Euskal Herrira ere etorri izan delako. Barrutik atera zaio, modu naturalean eta oso era gizatiarrean. Ingelesez berridatzirikoa da», komentatu du Uribek.

Kirmen Uriberen “Bitartean heldu eskutik” liburuak 5. edizioa du dagoeneko euskaraz. «Badira argitaratu eta hil egiten diren liburuak. Honek, ordea, bere bizia aurkitu du. Eta idazle batentzat pozgarria da erabat bere liburuak bizirik mantentzea. Txikitik handira joan da hain justu ere. Eta irakurleak izaten jarraitzen du», aitortu du poetak.



«Gure herria bide propioa egiten doa»
J.V.M.

GASTEIZ

Erabat pozik dagoela ematen du Kirmen Uribe ondarroar poetak Estatu Batuetan argitaratu berri den “Bitartean heldu eskutik” liburuaren ingeleseko itzulpena dela-eta. «Oso berri pozgarria da, baina ez soilik niretzat, baizik eta gure herriarentzat ere. Izan ere, gure herria eta kultura bide naturala aurkitzen doaz», aitortu du.

Uribek nabarmendu duenez, «kanpoan gure literatura irakurtzeko interesa dagoela ikusi da».

Elisabeth Macklin poetak euskaratik ingelesera eginiko itzulpena paperean egoteaz gain, entzungai ere izango da apiriletik aurrera Kirmenek Estatu Batuetan emango dituen errezitaldietan. «Graywolf argitaletxeak irakurleak eta idazleak zaintzen ditu», azaldu du gazteak. Eta antolaturiko aurkezpen bira horren adierazle da. Hala, apirilean bost errezitaldi egingo ditu idazleak New York, Massachusetts, Boston eta Washingtongo zenbait unibertsitateetan.

Udazkenean, berriz, Kaliforniara, Minneapolisera, Texasera, Iowara, Mexiko Berrira eta Nevadara bidaiatuko du Kirmen Uribek beste hainbait emanaldi emateko asmoz.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Bera eta Lesakako hiru mendizale hil dira Taillon igotzen, amilduta
Euskal Herria
Ibarretxe reúne a cerca de 44.000 personas en Bilbo
Ekonomia
Caballito despide al presidente del comité durante la huelga
Mundua
Sinn Féin lidera el proceso irlandés abriendo un debate interno sobre la Policía
Euskal Herria
«Se necesita un chequeo y hablar para superar todos los obstáculos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss