Espetxe politika aldarazteko ekimenak proposatuko dituzte gose-grebalariek
Elkartasuna eta kezka. Horiek dira bailaraz bailara Euskal Herria zeharkatu duen presoen aldeko Ekimen Ibiltariak ehunka bileratan bildu dituen sentipenak. Bukatzear dago txandakako baraualdia, eta orain biltzarra egingo dute bertan parte hartu duten 500 herritar inguruk, gizarteari beste egitasmo batzuk helarazteko asmoz.
ETXARRI-ARANATZ
Hirugarren hilabetez, presoen aldeko baraualdia bailaraz bailara dabil. Azkenekoa izango den txanda abiatu zuten atzo Uribe Kostan eta Goierrin. Tenore horretan, gose-greban parte hartu duten 500 lagun ingururen ordezkaritza zabal bat agertu zen atzo Etxarri-Aranatzen, ekimenaren hasierako balorazioa egin eta aurrerako urratsak markatzeko bidean.Izaskun Villanuevak, Xabin Juaristik, Juan Mari Olanok, beste 60 lagunen ondoan, espetxe politika aldarazteko beharra nabarmendu zuten. Elkartasuna ez ezik, «kezka oso zabala» ikusi dute euskal gizartean, ehunka izan baitira eragile oso ezberdinekin egindako bilerak. Aurreko urtean gobernuek presoekin duten jokabidea «indargabetzeko itxaropenak» bazeudela aipatu zuten, baina «izan diren aldaketa guztiak txarrerako» izan direla. Bizi osorako zigorra ezartzea eta Iñaki de Juanari egindakoa aipatu zuten adibide gisa. Espetxeratuen eskubideak «egoera guztietan errespetatu behar direla» argi utzi ondoren, presoei egin nahi dieten «xantaia» horren azken asmoa euskal gizarte osoari xantaia egitea besterik ez dela ondorioz- tatu zuten Ekimen Ibiltariko lagunek. «Euskal Herriak askatasunez erabakitzea ekidin nahi dute», esan zuten atzokoan. Hori dela-eta, gizarteak berak arazo horri aurre egin behar diola uste dute.
«Jasateko pazientziarik ez»
«Parisko zein Madrilgo gobernuek herri honek ez duela honelako egoera kriminalak jasateko pazientziarik ulertu behar dute, bai eta honela ez dagoela baldintza demokratikorik sortzeko aukerarik ere. Honek gatazka elikatu baino ez du egiten, eta elkarrizketa eta prozesua abian jartzea ekiditen du», gaitzetsi zuen Olanok.Sabin Juaristik erantsi zuenez, estatuek esparru honetan egiten dutena «bakerako borondatea termometroa da». EAJren erantzukizunari ere erreparatu zioten baraualdian egon diren ehunka lagun horiek. Bere garaian Jose Antonio Ardantza lehendakari izanda- koak sakabanaketa abian jartzeko EAJk ardura garbia izan zuela onartu zuela ekarri zuen gogora beste behin ere Juan Mari Olanok. «Hogei urte pasatu dira ordutik, eta orain ez dute horren balantzea egiteko ausardiarik. Espetxeetan kolpatu dituzten ehunka lagunak aipatu beharko lituzkete, barruan eta errepideetan hildakoak...», zehaztu zuen Olanok. Hori guztia kontuan hartuta, Ekimen Ibiltariaren abiada laster amaituko da, baina presoen alde oraindik egiteko dagoen bide luzea ez da horretan amaituko, ezta gutxiagorik ere. Biltzarra egingo dute gose-grebalari guztiek bildutako ekarpen guztiekin hausnarketa komuna egiteko eta ekimen berriak plazaratzeko. Villanuevak esan zuenez, ekimen honen ibilbidean eragile ugariren atxekimendua lortu da:Batasuna, EA, Aralar, plataformak, Zutik, EB, EAJ hainbat tokitan... Sakanan UPN eta PSNrekin ere hitz egin zuten.
Uribe Kosta, Bilbo y Goierri toman ya el último relevo
GARA
URRETXU Cerca de 200 personas despidieron el turno de ayuno en Urretxu. El acto final fue una manifestación tras la que los huelguistas dieron su agradecimiento a los agentes políticos y sociales que les han apoyado (como botón de muestra, entre quienes se manifestaron ayer había un edil de EB), así como a las personas que les han dado ayuda médica. El relevo lo toman solidarios con los presos en tres lugares. En Uribe Kosta, el acto de arranque contó con la participación de 120 vecinos. En Zaldibia, donde ayunarán vecinos del Goierri, se realizó una rueda de prensa de presentación. En Bilbo se concentraron 150 personas, y después los nueve huelguistas se encerraron en la iglesia de San Nicolás. Cada día se concentrarán a las 13.00 en la Plaza Circular. Además, en Bergara unas 200 personas se manifestaron en apoyo a su vecino preso Antxon Sasiain entre amenazas constantes de la Ertzaintza, según denunciaron. En Hondarribia se concentraron 45 vecinos también por los presos.
|