GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-14
- Osasuna -
Abenduko neurria berreskuratzeko hirugarren aukera dute gorritxoek
·2007.urteko lehen garaipena lortzen saiatuko da Osasuna Betisen aurka

GARA

IRUÑEA

Osasuna munduko talderik onena izan zen 2006. urteko abenduan IFFHSren (Futboleko Historia eta Estatistikaren Nazioarteko Federazioa) esanetan, baina urte berrian ez du oraindik garaipenik lortu.

Hirugarren aukera izango du gaur arratsaldean Betisen aurkako partidan. Eta joan den larunbatean Anoetan gertatu zitzaien bezala, jaitsierako postuetan dagoen baina gorantz egiten ari den etsaia izango dute aurrean gorritxoek. Luis Fernandezen taldeak, izan ere, bi garaipen lortu ditu jarraian Ligan, eta Kopan Real Madrilekin berdindu zuen asteazkenean. Gainera, zuri­berdeak entrenatzaile berriaren ukitua nabaritzen ari direla dirudi eta, konfiantza aldetik, asko hobetu dute azken egun hauetan.

Osasunari, hala ere, ez dio guzti horrek axola behar. 2006. urtearen bukaera aldera gertatu zen bezala, nafarrek oso egutegi zorrotzari ekin behar diote hemendik aurrera ­datozen sei asteetan bederatzi partida jokatuko dituzte;hamar, Kopako kanporaketa gaindituz gero­ eta denboraldiaren hasieran bizitako estutasunak errepikatzea nahi ez badute, garaipenak eskuratzen hasi beharko dute lehen baino lehen.

Talde gorritxoan argi dute Liga dela beren helburu nagusia, gainerako txapelketek ilusio handia sortzen duten arren. Ligan bertan sari erakargarriak eskura ditzakete nafarrek, abenduko boladari esker lehen postuetatik oso gertu geratu baitziren.

Aldaketa bakarra

Urteko lehen garaipena lortzeak, beraz, ezinbestekoa dirudi. Eta bera bilatzeko, Jose Angel Zigandak Anoetako blokea mantenduko du, aldaketa bakarra sartuta:Atletico Madrilen aurka aritu zen Raul Garciak Nekouman ordezkatuko du. «Oso ondo jokatu du azken bi partidetan, baina atseden eman nahi diot. Gainera, ez dut Puñal eta Raulekin bidegabe jokatu nahi. Hirurak dira oso onak euskarri lanetan», azaldu zuen entrenatzaileak Irangoari buruz.

Hamaikakoan ez, baina deialdian badago Valdo, abenduan jasan zuen bihurdura gainditu ondoren. «Pozten naiz ­onartu zuen Zigandak­. Bera deialdian sartzea jokatzen ari direnek nabaritu egingo dute eta gainera, alternatibak eskaintzen dizkigun jokalari polibalentea da».

Betisen aldetik, Eduk eta Mellik zalantzekin bidaiatu zuten.



«Nos puede marcar la segunda vuelta»
GARA

IRUÑEA

José Angel Ziganda destaca la importancia del choque ante el Betis por el momento de la temporada y por la situación en que se encuentra Osasuna.

«Nos jugamos dejar los puestos de abajo en diez puntos ­recordó­ y sería muy importante a la hora de afrontar la segunda vuelta para dejarnos en una situación privilegiada y salvar el primer objetivo de la permanencia». De ahí que, aunque queden «muchos puntos», lo que suceda en esta 18ª jornada «nos puede marcar la segunda vuelta y podemos mirar a otro sitio y no de reojo hacia abajo», insistió.

200 partidos

El encuentro también será especial para César Krutxaga, que cumplirá 200 partidos en Primera. «Lo he conseguido tras diez años como profesional. La gente ha estado contenta conmigo. Estoy ilusionado en seguir vistiendo la camiseta rojilla, y estoy agradecido a todo el mundo de llevar tantos partidos», explicó el zaguero.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Bera eta Lesakako hiru mendizale hil dira Taillon igotzen, amilduta
Euskal Herria
Ibarretxe reúne a cerca de 44.000 personas en Bilbo
Ekonomia
Caballito despide al presidente del comité durante la huelga
Mundua
Sinn Féin lidera el proceso irlandés abriendo un debate interno sobre la Policía
Euskal Herria
«Se necesita un chequeo y hablar para superar todos los obstáculos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss