- Zeanuri
Chafee nagusi pilotek baldintzatutako zirkuan
CHAFEE - MTZ. EULATE 22 BENGOETXEA VI - PATXI RUIZ 21
Pilotakadak: 859. Iraupen osoa: 1.26.48. Benetako
iraupena: 43.19. Markagailua: 1-0, 1-1, 6-1, 6-2, 10-2, 10-3, 18-3, 18-21 eta
22-21. Sakez: 4 Chafeek eta 2 Bengoetxea VI.ak. Egindakoak: 9 Chafeek, 3
Eulatek, 8 Bengoetxea VI.ak eta 2 Patxi Ruizek. Galdutakoak: 2 Chafeek, 7
Eulatek, 5 Bengoetxea VI.ak eta 1 Patxi Ruizek. Gertaerak: Sarrera ona Zeanuriko
frontoi txikian.
A.A. DONOSTIA Ismael Chafeek garaipen bat behintzat lortu du 2007ko Binakako Txapelketan. Ostiral gaueko partida aldrebes eta sinestezinean, Baraibarkoak eta Eula- tek 22-21 irabazi zuten 18-3 irabazten joan eta 18-21 atzetik jarri ondoren. Xalaren ordez ari den aurrelaria neurketako pilotaririk onena izan zen nabarmen, nahiz eta azkenean partida galtzeko zorian egon. Lehen zatian, Bengoetxeak eta Ruizek oso gaizki jokatu zuten. Atzelariak ez zuen batere agindu eta aurrelaria asmatu ezinik ibili zen etengabe. Pilota aldaketarekin, ordea, Eulatek behea jo zuen eta urdinek 18 tanto segidan egin zituzten. 21nakoarekin, Oinatzek pilota gora bidali zuen sakeari erantzuterakoan.
|