GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-14
EHBEk aurrerantzerako lan ildoak finkatu ditu Altsasun
EHBEren III. Nazio Mintegietan aurrerantzean erakundeak izango dituen lan ildoak zehaztu zituzten eta eskubide guztiak defendatuko dituen sistema propioaren alde egitea izango dute oinarri. Jaia ere uztartu egin nahi izan zuten, eta martxoan egingo dituzten bost urteak ospatzeko hainbat ikuskizun egin zituzten Altsasun.

ALTSASU

«Eskubide guztiak bermatzen dituen hezkuntza sistema propio baten alde egingo du lan». Horixe Altsasun atzo Euskal Herriak Bere Eskolak egin zituen III. Nazio Mintegietan hartutako erabaki nagusia. EHBEko kide Ibai Redondok azaldu zuenez, lan ildo hori oinarrizkotzat jo dute herriz herri eta unibertsitatez unibertsitate azken hilabeteetan garatu duten ekimenaren bitartez egin diren eztabaidetan ere. Bestelakoan, orain artean izan duten aldarrikapen taulan jasotzen diren puntu nagusiekin jarraitzea erabaki zuten, azken urteetan hezkuntza arloan gertatu diren aldaketak bertan txertatzeko asmoa erakutsi bazuten ere.

Osoko bilkuran ahotan hartu zituzten etorkizunerako hezkuntza sistema nazionalak EHBEren esanetan izan beharreko ezaugarriak ere eta, ildo horretan, hiru ebazpen edo proposamen onartu zituzten. EHBEren esanetan, oinarrizkoa da hezkidetzan oinarritzea, eredu pedagogiko propioa izatea eta parte hartzean eta herritartasunean oinarritzea. Funtzionamenduari dagokionez, herriz herriko lan-taldeen aldeko apustua egin zuten EHBEko kideek.

Aipaturikoak atzoko erabaki nagusiak izan baziren ere, goizean goizetik hezkuntza arloa astindu zuten mintegietan. Hala, hainbat gai jorratu zituzten partaidetza zabala izan zuten eztabaida lantegietan.

Behin osoko bilkura amaituta, ekitaldi nagusiari eman zion txanda, eta bertan hartutako erabaki nagusiak gizarteratzeaz gain, jai giroari eman zioten txanda. EHBEk martxoan egiten ditu bost urte, baina ospakizuna aurreratu eta atzo egin nahi izan zuten. Horretarako dantza ikuskizunak, Maider Ansa abeslariaren emanaldia, EHBEren ibilbidea laburbiltzen duen bideo ikuskizuna... izan ziren Altsasuko Lanbide Eskolan. Ondoren Altsasuko kaleetan barrena abiatu ziren kalejiran, herriko pertsonaia ezagun diren momotxorroekin batera.

Eguerdian berriz, dozenaka lagun batu ziren bertso bazkarian eta bertan Sustrai Colina eta Jexux Mari Irazuren bertsoak entzun zituzten. Arratsaldean txikienen ordua iritsi zen. Horientzako ikuskizunak eta ekitaldiak antolatu zituzten EHBEko kideek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Bera eta Lesakako hiru mendizale hil dira Taillon igotzen, amilduta
Euskal Herria
Ibarretxe reúne a cerca de 44.000 personas en Bilbo
Ekonomia
Caballito despide al presidente del comité durante la huelga
Mundua
Sinn Féin lidera el proceso irlandés abriendo un debate interno sobre la Policía
Euskal Herria
«Se necesita un chequeo y hablar para superar todos los obstáculos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss