GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2007-01-18
Jon Bilbao, «moro», 25 urte espetxean

Jon Bilbao Moro Morito-k 25 urte bete ditu espetxean; bizitza oso bat Espainiako ziegetan, espe- txe erregimen gogorretan, gizabanako baten bizi erdia. Hemendik kanpo izugarri gaitzetsia izango litzateke, baina, gure politikari demokratikoek kanpokoa argi ikusten dute, baina etxekoari uko egiten diote. Nork daki zenbat diren amakume/gizon baten bizitzan, egunez egun? Horixe darama gure Mo- rito-k espetxean, 8.130 egun, alegia. Askotan, erromes gisa, beren tramankuluekin espetxerik espetxe, ehunka kilometrora familia eta lagunengandik urrun.

Horrela, Morito-k 25 urte espetxean beteko dituen kariaz, bere figura eta gizatasuna ekarri nahi ditugu gogora. Esaten da bere espetxeratze luze hori noizbait espetxeren batetik ihes egiten ahalegindu zelako dela. Gure ustez, preso baten aurreneko betebeharra, ahal badu, espetxetik ihes egitea da. Gobernuak eta espetxeetako zuzendaritzak hartutako mendekuzko neurrien kariaz Morito-k preso jarraitzen du, eta gure gogoeten artean, gaur bihar baino hobe aske geratzea dago, azken finean, bere ihesaldiaren asmakizuna muntaia bat delako.

Hemen dagoena da, herri bat zutik bere askatasun nazional eta sozial baten alde. Berak, 25 urte hauetan, bi edo hiru belaunaldi ezagutu ditu espetxean. Eta, ongi daki, errepresioaren ondorioak nolakoak diren.

Morito-ren duintasuna, eta berak bezala pairatzen duten gainontzekoen erresistentzia da egun Euskal Herriaren eraikuntzako euskarritariko bat. Morito hitz handietako gizona ez da, hitz gutxi, argi eta ozen. Sozialismoa eta Independen- tzia. Eta horretarako odola isuri behar bada, prest izan zen, prest izan zen bezala, borroka armatuaren konpromisoa hartu zuenean. Eta sasi guztien gainetik, hodei guztien azpitik, tinko jarraitzen du, eta gu harro gaude bera ezagutu izanaz; harro bere familia; eta nola ez, harro bere neska laguna eta lagunak.

Morito gogoratzen dugun egun honetan, gainontzeko euskal preso guztiak gogoratu nahi ditugu, eta batez ere, Iñaki De Juana Chaos, 70 egun baino gehiago gose greban, bere bizia hil arrisku larrian, injustiziaren ikurra bilakatu delako. Gaur, beti bezala, Espainia eta Frantziako estatuek inposatzen diguten marko politikoa salatu behar dugu. Aldi berean, Nafarroako Gobernuaren eta EAEko Gobernuaren jarrera eta lotsagabekeria salatu behar ditugu, baita gobernu hori osatzen duten EAJ, EA, EB alderdiak eta morroi lanak egiten dizkien Aralar.

Jon Bilbao Moro, Morito, ez zaude bakarrik. Elkartasun sarea zurekin dago; egon ziur borroka dela bide bakarra, eta zure eta gainontzeko presoen askatasuna lortu arte, ez dugula etsiko.

Horregatik guztiarengatik, bihar Astrabuduan ondo merezitako omenaldi bat eskaini eta egingo zaio. Bertara joateko dei ozen bat egiten diegu herritar eta lagun guztiei. Eta lerro hauen bidez gure besarkadarik beroena.

Jose Antonio Torre Altonaga, Medius, Fernando Irakulis,

Juan Jose Larrinaga, Bernardo Arregi, Jose Maria Astola, Juan Antonio Olagorta, Kiko Martinez Apestegia... - Presoak eta

preso ohiak


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El PP intentará activar desde el Congreso un proceso de ilegalización de EHAK
Euskal Herria
Ezker Abertzalea: «El ciclo de ilegalización y marginación está superado en Euskal Herria»
Mundua
Merkel advierte del «fracaso histórico» que supondría no tener una Constitución en 2009
Jendartea
«Orekatua eta fruitu gustukoa da»
Kirolak
Lección de fútbol del alumno aventajado al teórico profesor
Euskal Herria
La reunión ETA-Gobierno situó la clave en el acuerdo entre las fuerzas vascas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss