GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2007-01-18
Martin Aranburu Carrera - Politologoa
Heldugabea

Abenduaren hogeita hamarrean gertaturiko atentatuak bake prozesua puskatze zorian utzi omen du. Gaur bizi dugun egoeraren erantzule nagusi ETA erakundea dela esan duenik ere bada. Egoeraren erantzule... bake prozesuak itxaropenik badu, egoeraren zergatiak ondo ulertzea komeni da, egoera zail hau gainditu dezagun eta etorkizunean errepikatu ez dadin.

Zalantzarik ez da ETA dela atentatuaren erantzule. Zalantzarik ez horretan. Halere, atentatuaren erantzukizuna baino harago erakundearen bizkar gainean jarriko badugu, prozesuak etorkizunik ez du, hila da, amaitua.

Erraza da orain ETAren aurkako mezuak botatzea. Ardura politikoa da orain behar duguna. Ardura eta analisi ahalmena.

Su-etenak ez dira hutsaren truke izaten. Ez hemen, ez inon. Beraz, logikoa da Estatuko Gobernuaren eta erakundearen arteko halamoduzko itun bat egon zela edo dagoela pentsatzea. Itun horrek bideratu zuen besteak beste su-etena. Bien arteko kontratu horretan jasotzen diren aspektuen inguruan GARAk sobera ondo informatu zuen. Jakina da jada. Kontratu horretan bi sinatzaile ziren. Bietako zeinek ez du bete? Bietako zeinek ez ditu denbora honetan guztian esandakoak bete? Egia da, ETA erakundeak atentatuaren bidez eta Frantzian eginiko armen lapurketaren ondorioz bere zatia betetzeke utzi duela, baina ebidentzia horretan sutu eta itsutu beharrean, begira dezagun apaltasun pixka batekin beste alde kontratatzaileak zein klausula bete ez dituen.

Errealitate gordina izaten da bake prozesuetan. Egoera imajinaezinenak ere errealitate bihurtzen dira askotan. Erratu egiten gara baldin eta aurrerantzean prozesuaren ardura alde sinatzaile baten bizkarrean bakarrik jartzen badugu. Baldintza demokratiko minimo batzuk behar ditugunik ez du inork ukatzen herri honetan; halere, baldintza horiek ez dira bakarrik batzuen artean eraikitzen. Denen artean baizik. Eta guztien artean bi erakundeek dute ardura gehiena: indarkeriaren erabilpenaren aukera duten horiek. Batzuek zein besteek.

PP alderdiak bere garaian erkidegoko gizartea heldugabetzat jo zuen. PPk pentsatu eta bota egin zuen. PSOEk gauza bera pentsatzen du, baina ez du esaten. Heldugabetzat jotzen du herri hau, bestela, ulertezina da egoeraren erantzule bakarra ezker abertzalea dela herri honen kontzientzia kolektiboan zabaldu nahi badu. Herri honek aspaldian daki arazoa ez dela ETA, onartu beharreko eskubide batzuen lorpena baizik. Lortu nahi den bakea ez da ETAren desagerpena, ez orain, ezta bihar ere. PSOEk hori jakin behar luke aspalditik. Eta ez badaki, heldugabea bera da. Nahiz eta Madrilgo Gobernuan egon. Zeharo heldugabea. -


Martin Aranburu Carrera - Politologoa - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El PP intentará activar desde el Congreso un proceso de ilegalización de EHAK
Euskal Herria
Ezker Abertzalea: «El ciclo de ilegalización y marginación está superado en Euskal Herria»
Mundua
Merkel advierte del «fracaso histórico» que supondría no tener una Constitución en 2009
Jendartea
«Orekatua eta fruitu gustukoa da»
Kirolak
Lección de fútbol del alumno aventajado al teórico profesor
Euskal Herria
La reunión ETA-Gobierno situó la clave en el acuerdo entre las fuerzas vascas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss