Uztaritzeko ekitaldian parte hartuko du Segik
BAIONA
Estatu frantsesari gazteen oihua helarazteko xedez, Segik bat egin du datorren urtarrilaren 27an, arratsaldeko bostetan, Uztaritzeko ezker paretan egingo duten ekitaldiarekin. Bertan, Batasunak Parisi begirako proposamena kaleratuko du Euskal Herria aitortu eta errespeta dezan.Estatuak hainbat tresna martxan ezarri baldin baditu ere (Euskal Herria 2020, Garapen Kontseilua, EEP...), Segik ez du aldaketa nabarmenik sumatu gazteen arazoetan. Gazte erakundearen esanetan, gazteen %5,6k soilik hitz egiten dute euskaraz; lurraren espekulazioa dela-eta laborari gazteek ezin dute beren lanaz bizi; turistifika- zioaren ondorioz garatutako zerbitzuen sektorean lan-baldintzak biziki txarrak dira; etxebizitzak frantses aberatsek erosten dituzte eta bertako herritarrak gutxiengo bi-lakatzen ari dira. Egoera horren eraginez, gazteak, batez ere barnealdekoak, Euskal Herritik kanpora joaten direla eta «sasi-tresnen bidez, Frantzia Euskal Herria hiltzen» ari dela nabarmendu du gazte erakundeak.
«Gatazka sortzaile aktiboa»
Parisek «presioa egiteko, jendea beldurtzeko, borrokatzen direnak kriminalizatzeko; hitz batean, Euskal Herriaren nortasuna ezabatzeko» errepresioa erabiltzen duela salatzearekin batera, gatazkari buruz duen jarrera arbuiatu du: «Frantziak dio bere eremuan ez duela euskal gatazkarik eta espainiarren arazoa dela, baina argi dago gatazkaren parte aktiboa, gatazka sortzailea dela ukazioan eta errepresioan oinarritzen baitu jokaera». Horiek hala, «Frantziak Euskal Herria errespetatzeko eta onartzeko garaia heldu delako», gazte orori deitu dio «zapalkuntza borrokatzera» eta Uztaritzera bertaratzera.
|