- Athletic
Joseba Etxeberriak ezin izango du Levanteren aurka jokatu
·Elgoibartarrak behatz bat apurtu ondoren, Manek 18 jokalari besterik ez ditu jokatzeko
BILBO
Manek beste jokalari bat galdu du Levanteren aurkako partidarako. Izan ere, Joseba Etxeberria elgoibartarrak, Athleticen zerbitzu medikuek atzo azaldu zutenez, eskuin hankako behatz bat apurtuta baitauka.
Gauzak horrela, talde zuri-gorriak zazpi bajarekin ekingo dio egutegiaren zati garrantzitsu honen hasierari. Ezin da ahaztu datozen jardunaldietan Athle- tic hiru etsai zuzenen aurka arituko dela jarraian Levante, Reala eta Betis eta, oraingoz, 18 jokalari besterik ez dituela horiek jokatzeko. Eta ez dago batere argi, litzatekeena baita bat edo bat indarberritzea gutxienez norgehiagokaren bat jokatzeko.
Ez da, inolaz ere, Pablo Orbaiz, Tiko eta Carlos Gurpegiren kasua denboraldi osoa galduko dute, lesioak edo zigorrak direla medio. Itxaron egin beharko da oraindik beren taldekideak jokatzeko prest noiz dauden jakiteko. Oraingoz, lau hauek ezingo dira hurrengo deialdian sartu:Joseba Etxeberria behatza apurtuta, Luis Prieto zuntz haustura, Iñaki Lafuente hemorragia begian eta Ustaritz Aldekoaotalora zuntz haustura.
Zorionez, badirudi Ismael Urzaizek eta Joseba Garmendiak arazo fisikoak gainditu dituztela eta Ciudad de Valencian jokatzeko prest egongo direla. Izan ere, Manek biak sartu zituen titularren taldean atzo Lezaman egindako entrenamenduan. Haiekin batera, Vila-realen aurka hasieratik jokatu ez zuten bi jokalari aritu ziren, Aritz Aduriz eta Fran Yeste, Joseba Etxeberria eta Igor Gabilondo ordezkatu zituztenak.
Badirudi, hala ere, Manek oraindik entsegu gehiago egingo dituela Levanteren aurkako partidari begira. Gaur, esaterako, talde zuri-gorriak San Mamesen entrenatuko du, ateak itxita.
Partida horri begira, bilbotarrek argi daukate zeinen garrantzitsua den, Levante etsai zuzena izanda eta, batez ere, joan den igandean galdu eta gero.
Garrantzitsua eta zaila, valentziarrak bereziki motibatuta egongo baitira entrenatzailea aldatu eta gero. «Jokalari guztiak ‘entxufatu’ egiten dira entrenatzaile berria heltzen denean, haren planetan sartzea nahi dutelako. Guk bizi izan dugu eta badakigu zer den», azaldu zuen Ander Murillok.
Jokalari donostiarraren ustez, hala ere, Athletic «konfiantzaz» helduko da Valentziara, baita «hiru puntuak lortzeko» gogoekin ere. Izan ere, Vila-realen aurka galdu arren, aurreko jar- dunaldietan «irabazitako konfiantza oso-osorik dago oraindik» eta igandean hori frogatzeko aukera izango dute.
Toda la plantilla, excepto Orbaiz, viajará a Valencia
BILBO Con tres importantes partidos por delante, el Athletic se concentrará desde mañana hasta el próximo 26 de enero en la localidad valenciana de Bétera. Un stage con el que los técnicos esperan «reforzar aún más los lazos grupales», «trabajar con más calma aspectos no abordados aún», además de «dar descanso a los terrenos de juego de Lezama» o intentar que los jugadores «no estén tan inmersos en los prolegómenos del derbi» que se disputa la próxima semana en Anoeta. Según adelantó ayer el club rojiblanco, toda la plantilla, a excepción de Pablo Orbaiz, viajará a Valencia, acompañada por una veintena de técnicos, directivos, médicos y demás personal del club. Aunque el plan no está definitivamente cerrado, está previsto que el equipo entrene lunes por la mañana y martes por la tarde, dispute algún amistoso el miércoles y vuelva a entrenar durante las jornadas de jueves y viernes.
|